Ekitaldiak Lehendakaritza

Aintzane Ezenarro "Euskal emakumeen aktibismo sozial eta politikoa gerra zibilean" mahai-inguruan egongo da

2018.eko urriak 18, 18:30 2018.eko urriak 18, 19:00 Aintzane Ezenarro "Euskal emakumeen aktibismo sozial eta politikoa gerra zibilean" mahai-inguruan egongo da
2018.eko urriak 18 18:30 - 19:00
Sala de conferencias, Bilbao, Maria Díaz de Haro 3
Ekitaldiko kargudunak: Miren Aintzane Ezenarro Egurbide

Gurutze Ezkurdiak, Ascensión Badiolak eta Eztizen Mirandak emango dute hitzaldia, “Emakumea eta Gerra Zibila” zikloko bigarrena.

“Alava Sarea 1936-1947. Emakume ikusezinak. Elkartasuna eta espioitza” erakusketak osatzen du jardunaldien egitaraua. Josu Chueca EHUko Historia Garaikideko irakaslea da erakusketaren komisarioa.

Bihar, urriaren 18an, “Euskal emakumeen aktibismo sozial eta politikoa Gerra Zibilean” mahai-ingurua egingo da, Gogorak eta Artxibo Historikoak antolatuta, bi erakundeen egoitzan, Bilbon 18:30ean (Maria Diaz de Haro 3). Gai honetako hiru espezialisten hitzaldiak izango dira entzungai:Gurutze Ezkurdia, irakaslea eta EHUko Hezkuntza fakultatean Teoria eta Historiako dekanoa izandakoa, bere azken ikerketak gerra garaian emakume nazioanalisten aktibismoaren ingurukoak izan dira; Ascensión Badiola, ekonomista, eleberri idazlea, eta Historian Doktorea, bere ikerketa lanak Euskadin izandako errepresio frankistan zentratu dira eta zehazki, euskal kartzeletako emakumezkoan elkartasun sareei eta militantziari buruz hitz egingo du; Eztizen Miranda EHUko kazetaritza irakaslea da eta bere ikerketa lana, prentsak emakumeak gerra garaian izandako parte-hartzearen irudia eraikitzeko lanean izan duen paperaren ingurukoa da.

Mahai-inguru hau “Emakumea eta Gerra Zibila” zikloko bigarren ekimena da. Gogorak Euskadiko Artxibo Historikoarekin batera antolatu ditu jardunaldiok, Gerra Zibilean emakumeek izan duten paper aktiboa jendarteratzeko beharrak eraginda. Izan ere, sarri askotan, ezagutzera ematen den emakumearen rol-a oso murriztua aurkezten da; gerraren biktima den poblazio zibil huts bezala, bere zeregin sozial eta politikoa alde batera utzita. Finean, helburua, Memoria Historikoaren gaia jorratzerakoan nagusitu ohi den ikuspegi androzentrikoa indargabetzea da.


Ildo honi jarraikiz, jardunaldi hauekin batera, urriaren 30 arte, eraikin berean, “Alava Sarea 1936-1947. Emakume ikusezinak. Elkartasuna eta espioitza” erakusketa izango da ikusgai. Bertan Álava Sarearen historia jasotzen da, espiotza eta elkartasun erakunde bat, Eusko Jaurlaritzarentzat lanean aritu zena 1937 eta 1941 artean. Sarearen burua Luis Álava, gizonezkoa izan bazen ere, sare honetan lau emakume izan ziren protagonista eta eragile: Bittori Etxeberria, Itziar Mujika, Tere Verdes eta Delia Lauroba.

EGITARAUA

• Urriaren 25ean, 18:30ean. Susana Koska zuzendariaren “Mujeres en pie de guerra” dokumentalaren emanaldia eta mahai-ingurua María González Gorosarri eta Amagoia Gurrutxaga Urangarekin.
• Urriaren 5etik 30era zabalik egongo da “Alava Sarea 1936-1947. Emakume ikusezinak. Elkartasuna eta espioitza”

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)