Ekitaldiak Lehendakaritza
Eu

Kontroleko osoko bilkura

2018.eko urriak 19, 09:30 2018.eko urriak 19, 14:00 Kontroleko osoko bilkura
2018.eko urriak 19 09:30 - 14:00
Eusko Legebiltzarra-Parlamento Vasco , Vitoria-Gasteiz, C/ Becerro de Bengoa, s/n
Ekitaldiko kargudunak: Iñigo Urkullu Renteria, Josu Erkoreka Gervasio, Arantxa Tapia Otaegi, Beatriz Artolazabal Albeniz, Iñaki Arriola López, Pedro María Azpiazu Uriarte, Cristina Uriarte Toledo, Jon Darpón Sierra, Alfredo Retortillo Paniagua, Bingen Zupiria Gorostidi, Estefanía Beltran de Heredia Arroniz, María Jesús Carmen San José López
lege-oharra
Ohar teknikoa:
Zuzeneko emanaldiak HTML5 eta Flash formatutan egiten dira, eta zure bisorea bietako edozein kargatzen saiatuko da. Flasharen kasuan, zure nabigatzailearengako osagarria edo plugin-a izan beharko duzu instalatuta, aktibatuta eta eguneratuta.

Aldaketa zerrenda: GAI ZERRENDAKO PUNTU BATZUK BESTE BATERAKO UTZI DIRA
GAI ZERRENDA ALDATU DA

Gaia:

Gai-zerrenda:

– 1. Osoko bilkuran ahoz erantzuteko galdera

PEGIP2020 plan estrategikoa lortzeko egindako lanen emaitzen balorazioari buruz (11\10\05\01\00457)

Egilea: Larrauri Aranguren, Estíbaliz (EA-NV LT)

Nori zuzendua: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila, sailburua

– 2. Osoko bilkuran ahoz erantzuteko galdera

Jaurlaritzaren parte den alderdi bateko Idazkari Nagusiak egindako adierazpenen inguruan (11\10\05\01\00448)

Egilea: Urruzuno Urresti, Unai (EH Bildu LT)

Nori zuzendua: Eusko Jaurlaritza, lehendakaria

– 3. Osoko bilkuran ahoz erantzuteko galdera

Legegintzaldiak aurrera egiteari buruz (11\10\05\01\00452)

Egilea: Martínez Hierro, Lander (EP LT)

Nori zuzendua: Eusko Jaurlaritza, lehendakaria

– 4. Osoko bilkuran ahoz erantzuteko galdera

Euskal merkataritza-sektoreko ekintzailetzarako laguntza berriei buruz (11\10\05\01\00454)

Egilea: Corcuera Leunda, Susana (SV-ES LT)

Nori zuzendua: Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila, sailburua

– 5. Osoko bilkuran ahoz erantzuteko galdera

Estatuko Aurrekontu Orokorren zirriborroari buruz (11\10\05\01\00455)

Egilea: Alonso Aranegui, Alfonso (PV-ETP LT)

Nori zuzendua: Eusko Jaurlaritza, lehendakaria

– 6. Interpelazioa

Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren kudeaketaren transferentziari buruz (11\10\04\01\00178)

Egilea: Urruzuno Urresti, Unai (EH Bildu LT)

Nori zuzendua: Eusko Jaurlaritza, lehendakaria

– BESTE BATERAKO UTZIA 7. Osoko bilkuran ahoz erantzuteko galdera

"Altsasukoak Aske" kamiseta eramateagatik ETBko programa batean agertzeko grabazioa bertan behera uztearen inguruan (11\10\05\01\00421)

Egilea: Estarrona Elizondo, Josu (EH Bildu LT)

Nori zuzendua: Lehendakaria

– 8. Osoko bilkuran ahoz erantzuteko galdera

Jon Darpón Osasuneko sailburua kargutik kentzeari buruz (11\10\05\01\00451)

Egilea: Macazaga Sáenz, Cristina (EP LT)

Nori zuzendua: Eusko Jaurlaritza, lehendakaria

– BESTE BATERAKO UTZIA 9. Interpelazioa

Bilboko metroaren 4. lineari buruz (11\10\04\01\00175)

Egilea: Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT)

Nori zuzendua: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila, sailburua

– 13. PUNTUAREN OSTEAN IZAPIDETUKO DA 10. Osoko bilkuran ahoz erantzuteko galdera

Gizarte-bazterkeriako eta zaurgarritasun handiko egoeran dauden emakumeei diru-sarrerak bermatzeko errenta eteteagatik Arartekoak Lanbideri egindako gomendioei buruz (11\10\05\01\00449)

Egilea: Guanche Suárez, Tinixara (EP LT)

Nori zuzendua: Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila, sailburua

– 11. Interpelazioa

Etxebizitza Legearen garapenari buruz (11\10\04\01\00171)

Egilea: Otamendi Tolosa, Maider (EH Bildu LT)

Nori zuzendua: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila, sailburua

– 12. Interpelazioa

Euskadin eukaliptoa espezie inbaditzaile deklaratzeari buruz (11\10\04\01\00176)

Egilea: Becerra Carollo, Jose Ramón (EP LT)

Nori zuzendua: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila, sailburua

– 13. Interpelazioa

Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legeko IX. kapitulua ezartzeari buruz (11\10\04\01\00177)

Egilea: Martínez Zatón, Iñigo (EP LT)

Nori zuzendua: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila, sailburua

– 14. Interpelazioa

Gasteizko Jose Uruñuela dantza-kontserbatorioa 2018-2019 ikasturtean hezkuntza-sare publikoan integratzeari buruz (11\10\04\01\00179)

Egilea: Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT)

Nori zuzendua: Hezkuntza Saila, sailburua

– 15. Osoko bilkuran ahoz erantzuteko galdera

UPV/EHUko Leioako campuseko Komunikazio Fakultatean ETA omentzeko pankarta bat jartzeari buruz (11\10\05\01\00444)

Egilea: Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT)

Nori zuzendua: Hezkuntza Saila, sailburua

– 16. Osoko bilkuran ahoz erantzuteko galdera

Betoñuko Karmeldar Oinutsen komentuaren erabileraren inguruan (11\10\05\01\00445)

Egilea: Larrion Ruiz de Gauna, Miren (EH Bildu LT)

Nori zuzendua: Hezkuntza Saila, sailburua

– 17. Osoko bilkuran ahoz erantzuteko galdera

Gutxienez hemeretzi espezialitatetan egin berri den EPEn mediku espezialistentzako azterketen galderak filtratzen zuzenean eta ebidentziaz parte hartutako zerbitzuburuak, bitarteko edo aldi bateko kontratudunak, prebentzioz beren zerbitzuetako karguetatik kentzeari buruz (11\10\05\01\00450)

Egilea: Uria Serrano, Juan Luis (EP LT)

Nori zuzendua: Osasun Saila, sailburua

– 18. Osoko bilkuran ahoz erantzuteko galdera

Euskadi sustatzeko 23.000 liburuxka argitaratze-akats batengatik erretiratzeari buruz (11\10\05\01\00428)

Egilea: López de Ocariz López de Munain, M.ª del Carmen (PV-ETP LT)

Nori zuzendua: Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila, sailburua

– 19. Osoko bilkuran ahoz erantzuteko galdera

Iñigo Cabacas hil zuten operatiboan izandako ardurak argitzeko jardunari buruz (11\10\05\01\00453)

Egilea: Arzuaga Gumuzio, Julen (EH Bildu LT)

Nori zuzendua: Segurtasun Saila, sailburua

– 20. Osoko bilkuran ahoz erantzuteko galdera

Justizia Leheneratzaileko Zerbitzuari buruz (11\10\05\01\00443)

Egilea: Ruiz de Arbulo Cerio, Javier (PV-ETP LT)

Nori zuzendua: Lan eta Justizia Saila, sailburua

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
  • @Gob_eus
    2018.eko urriak 19

    Comentario de Twitter:
    📡 #Streaming 🕰 9.30-14.00 ► Pleno de Control / Kontroleko osoko bilkura ➡ https://t.co/Ix0YbgXt0o

Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak