Ekitaldiak Segurtasuna
Eu

Estefania Beltran de Heredia eta Maria Jose Beaumont sailburuek Berrozin parte hartuko dute Arkauteko Akademian emango den prestakuntza-ikastaro bereziaren hasiera ekitaldian

2018.eko urriak 15, 09:30 2018.eko urriak 15, 11:15 Estefania Beltran de Heredia eta Maria Jose Beaumont sailburuek Berrozin parte hartuko dute Arkauteko Akademian emango den prestakuntza-ikastaro bereziaren hasiera ekitaldian
2018.eko urriak 15 09:30 - 11:15
BERROZI (ALAVA), Berrozi (Alava), Berrozi 01128 (Alava)
Ekitaldiko kargudunak: Estefanía Beltran de Heredia Arroniz
Beste gonbidatu batzuk: María José Beaumont, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Justiziako eta Barneko kontseila
lege-oharra

Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Heredia eta Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Justiziako eta Barneko kontseilari María José Beaumont, Nafarroako Foru Poliziako eta udaltzaingoetako agentegaiei Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian lehenengo aldiz emango zaien prestakuntza-ikastaro bereziaren hasiera ekitaldian izango dira.  

Sailburuak eta kontseilariak ongietorria emango diete Ertzaintzaren Berroziko instalazioetan ikastaroan parte hartuko duten lehenengo agenteei.

Agurraren ondoren, sailburuak eta kontseilariak Berroziko egoitzak bisitatuko dituzte, eta, ondoren, Segurtasun Publikoaren eta Babes Zibilaren arloan iaz sinatutako lankidetza-hitzarmenen jarraipena egiteko elkartuko dira.

*Ekitaldiaren berri emateko interesa duten hedabideak Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzatik, Donostia kaletik, 9:30ean irtengo den autobusean joan ahal izango dira Berroziko instalazioetara. Berrozin sartzeko modu bakarra da, ibilgailu partikularrek debekatuta baitute bertan sartzea.  

*Atxikita dihoa bisitaldiaren kronograma.

BERROZIRA BISITA. 2018ko URRIAK 15
09:30 Hedabideek Berrozira joateko autobusa hartuko dute Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan, Donostia kalean.
10:00 Sailburua eta kontseilaria Berroziko eraikin nagusira iritsiko dira.
10:15 Sailburua eta kontseilaria Nafarroako Foru Poliziako eta udaltzaingoetako ikasleekin elkartuko dira patioan.
10:20 Sailburuak eta kontseilariak ongietorria emango diete ikasleei hedabideen aurrean.
10:30 Berroziko instalazioak bisitatzea; Segurtasuneko sailburuak eta Nafarroako Gobernuko kontseilariak instalazioak bisitatuko dituzte hedabideek lagunduta.
11:15 Sailburua eta kontseilaria polizietako goi-karguekin eta agintariekin elkartuko dira: hitzarmenaren jarraipena. Bileraren hasieran argazkia atera ondoren, hedabideek Berrozitik Lakuarako bidea hartuko dute autobusean.

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • María José Beaumont, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Justiziako eta Barneko kontseila