Eu

Bingen Zupiria sailburua Euskadiko Filmategiaren eta Bilboko Arte Ederren Museoaren arteko akordio berriaren aurkezpenean izango da

2018.eko urriak 10, 12:30 2018.eko urriak 10, 13:00 Bingen Zupiria sailburua Euskadiko Filmategiaren eta Bilboko Arte Ederren Museoaren arteko akordio berriaren aurkezpenean izango da
2018.eko urriak 10 12:30 - 13:00
Museo de Bellas Artes de Bilbao, Bilbao, Plaza del Museo 2
Ekitaldiko kargudunak: Bingen Zupiria Gorostidi
lege-oharra

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Euskadiko Filmategiaren eta Bilboko Arte Ederren Museoaren arteko akordioaren aurkezpenean izango da. Hitzarmena sinatzearekin batera, lankidetzari hasiera emango dion Helena Taberna zinegile eta gidoilariari buruzko atzera begirako zikloa aurkeztuko da.

  • Ordua: Asteazkenean, hilaren 10ean, eguerdiko 12:30ean.
  • Lekua: Bilboko Arte Ederren Museoan.
  • Besteak: Sailburuarekin batera, Juan Mari Aburto, Bilboko alkate eta Bilboko Arte Ederren Museoaren Patronatuko lehendakaria; Joxean Fernández, Euskadiko Filmategiaren zuzendaria; Miguel Zugaza, Bilboko Arte Ederren Museoaren zuzendaria; eta Helena Taberna, zinegilea.
(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak