Ekitaldiak Lehendakaritza
Eu

"Emakumea eta Gerra Zibila" jardunaldiak Bilbon

2018.eko urriak 04, 18:30 2018.eko urriak 04, 19:00 "Emakumea eta Gerra Zibila" jardunaldiak Bilbon
2018.eko urriak 04 18:30 - 19:00
Sede Gogora, Bilbao, Maria Díaz de Haro 3
Ekitaldiko kargudunak: Miren Aintzane Ezenarro Egurbide


 Irekiera hitzaldia Mary Nash-ek emango du, Historia Garaikideko Katedradun Emeritua Bartzelonako Unibertsitatean, eta historia ikerketan genero ikuspegia aplikatzen aintzindaria.

 “Alava Sarea 1936-1947. Emakume ikusezinak. Elkartasuna eta espioitza” erakusketak osatzen du jardunaldien egitaraua. Josu Chueca EHUko Historia Garaikideko irakaslea da erakusketaren komisarioa.

Datorren urriaren 4an, ostegunean, 18:30ean egingo da “Emakumea eta Gerra Zibila” jardunaldien irekiera ekitaldia Gogoaren egoitzan, Bilbon. Ekitaldian Aintzane Ezenarro Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza-Eskubideen Institutuaren zuzendariak parte-hartuko du, Josu Chueca EHUko Historia Garaikideko irakaslearekin batera, bera da “Alava Sarea 1936-1947. Emakume ikusezinak. Elkartasuna eta espioitza” erakusketaren komisarioa.

Gogorak Euskadiko Artxibo Historikoarekin batera antolatu ditu jardunaldiok, Gerra Zibilean emakumeek izan duten paper aktiboa jendarteratzeko beharrak eraginda. Izan ere, sarri askotan, ezagutzera ematen den emakumearen rol-a oso murriztua aurkezten da; gerraren biktima den poblazio zibil huts bezala, bere zeregin sozial eta politikoa alde batera utzita. Finean, helburua, Memoria Historikoaren gaia jorratzerakoan nagusitu ohi den ikuspegi androzentrikoa indargabetzea da.

Aurkezpenaren ostean, “Gerra Zibila genero ikuspegitik” hitzaldia emango du Mary Nashek, Historia Garaikideko Katedradun Emerituak Bartzelonako Unibertsitatean, eta historia ikerketan genero ikuspegia aplikatzen aintzindaria denak. Bere ikerketa, frankismoa indarrean zelarik, Gerra Zibilaren garaiko emakume errepublikar eta erresistentzia antifrankistari buruzkoa izan zen. Bere lehen liburuak duela 40 urte argitaratu ziren eta emakume errepublikarrek Gerra Zibilean izan zuten protagonismoa ezagutzera eman zuten.

EGITARAUA

• Urriaren 4an, 18:30ean. Irekiera ekitaldia eta hitzaldia “Gerra Zibila genero ikuspegitik” Mary Nash.
• Urriaren 18an, 18:30ean. Mahai-ingurua “Euskal emakumeen aktibismo sozial eta politikoa Gerra Zibilean” Gurutze Ezkurdia, Ascensión Badiola eta Eztizen Mirandaren parte-hartzearekin.
• Urriaren 25ean, 18:30ean. Susana Koska zuzendariaren “Mujeres en pie de guerra” dokumentalaren emanaldia eta mahai-ingurua María González Gorosarri eta Amagoia Gurrutxaga Urangarekin.
• Urriaren 5etik 30era zabalik egongo da “Alava Sarea 1936-1947. Emakume ikusezinak. Elkartasuna eta espioitza”

Ekimena hainbat erakunde publiko eta elkarteren elkarlanari esker egin da: Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gogora, Emakunde eta Gasteizko eta Donostiako udalak, Iruñea, Baztan, Baleuko, Vital Fundazioa eta Sabino Arana Fundazioa.

Egitarau osoa

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak