Eu

Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordeak eta Jon Redondo Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak Euskal Kirolari proiektua aurkeztuko dute, Donostiako CrossFit Zurriola gimnasioan

2018.eko irailak 17, 12:00 2018.eko irailak 17, 12:30 Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordeak eta Jon Redondo Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak Euskal Kirolari proiektua aurkeztuko dute, Donostiako CrossFit Zurriola gimnasioan
2018.eko irailak 17 12:00 - 12:30
CrossFit Zurriola eimnasioa, Donostia-San Sebastián, Zurriola 46 hiribidea
Ekitaldiko kargudunak: Miren Dobaran Urrutia, Jon Redondo Lertxundi
lege-oharra

Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordeak eta Jon Redondo Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak Euskal Kirolari proiektua aurkeztuko dute astelehenean, Donostiako CrossFit Zurriola gimnasioan. Ekimen honek kirola eta euskara uztartzen ditu, eta aurkezpenean proiektuan parte hartu duten zenbait kirolari izango dira

  • Ordua: Astelehenean, hilaren 17an, goizeko 12:00etan.
  • Lekua: Donostiako CrossFit Zurriola gimnasioan (Zurriola hiribidea 46).
  • Besteak: Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin batera, ondoko hauek izango dira prentsaurrekoan: Ikom enpresako arduradun Izaro Iratea, Egoitz Txurruka ‘Txurru’ aurkezlea, Alex Anasagasti crossfit-eko kirolaria (Espainiako txapelduna), Felipe Uriarte mendizalea, Odei Jainaga xabalina jaurtitzailea (Espainiako txapelduna) eta Miren Arrieta Goazen! telesaileko aktorea.
(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak