
Euskadin Soldata-arrakala murrizteko Estrategia eta Ekintza Planerako partaidetza-jardunaldia
2018.eko irailak 17, 11:00 2018.eko irailak 17, 13:30 Euskadin Soldata-arrakala murrizteko Estrategia eta Ekintza Planerako partaidetza-jardunaldiaEusko Jaurlaritza eta, horren barnean, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea Euskadin genero arrazoiengatik dagoen soldata-arrakala murrizteko Estrategia eta Plan baten erredakzioan lan egiten ari dira. Helburua diskriminazio-egoera horri amaiera ematen laguntzea da, erronkak eta burutu behar diren ekintza nagusiak bertan zehaztuz. Txostena, zehazte-fasean dagoena, esteka honetan kontsulta daiteke:
Estrategia eta Ekintza Plan Eragilea
Txostenaren kontraste-prozesuan aurrera egiteko helburuz, zure partaidetza eta ekarpenak kontuan hartu nahi ditugu 2018ko irailaren 17an 11:00etatik 13:30era Artium (Liburutegiko eraikinean) Gasteizen (Frantzia Kalea, 24, 01002 Vitoria-Gasteiz, Araba) egingo den saioan.
Saio horretan bertaratutakoekin zeharkako estrategia baten bitartez administrazioak gizonen eta emakumeen arteko soldata-arrakala murrizten laguntzeko duen erronka partekatu nahi dugu. Horretarako, zurekin batera estrategia abiarazteko lehentasunak zehazten zein estrategiari egin dakizkiokeen hobekuntzak mahaigaineratzen saiatuko gara. Azken xedea, euskal gizartean ahalik eta eragin handiena izan dezan lortzea da.