Eu

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria buru izango da, astelehenean, euskaltegien matrikulazio kanpainaren aurkezpenean, Barakaldoko Udal Euskaltegian

2018.eko irailak 10, 11:00 2018.eko irailak 10, 11:30 Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria buru izango da, astelehenean, euskaltegien matrikulazio kanpainaren aurkezpenean, Barakaldoko Udal Euskaltegian
2018.eko irailak 10 11:00 - 11:30
Barakaldoko Udal Euskaltegia, Barakaldo, Bizkaia 2
Ekitaldiko kargudunak: Bingen Zupiria Gorostidi, Miren Dobaran Urrutia, Jokin Azkue Arrastoa

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, euskaltegien sareko ordezkariekin eta beste zenbait erakundetako ordezkariekin batera, euskaltegien matrikulazio kanpaina aurkeztuko du astelehenean. Aurkezpena Barakaldoko Udal Euskaltegian izango da, EAEko udal euskaltegirik handiena baita. Ekitaldian, besteak beste, Barakaldoko alkate Amaia del Campo ere izango da, eta harekin aldundietako eta udaletako ordezkariak ere izango dira.

  • Gaia: Euskaltegien matrikulazio kanpainaren aurkezpena 2018-2019 ikasturterako.
  • Ordua: Astelehenean, goizeko 11.00etan.
  • Lekua: Hitzordua Barakaldoko Udal Euskaltegian izango da (Bizkaia kalea 2). Han egingo dira argazkiak eta, horren ostean, 100 metrotara dagoen Barakaldo Antzokiaren atarian egingo da prentsaurrekoa. Amaitutakoan, bertaratutakoak euskaltegira itzuliko dira instalazioak bisitatzeko, grafikoek bisitaren irudiak hartu ahal izango dituzte.
(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak