Ekitaldiak Lehendakaritza
Eu

Gobernu Kontseilua: urte politiko berriko lehena Miramar Jauregian

2018.eko abuztuak 28, 10:00 2018.eko abuztuak 28, 10:30 Gobernu Kontseilua: urte politiko berriko lehena Miramar Jauregian
2018.eko abuztuak 28 10:00 - 10:30
Palacio Miramar, Donostia - San Sebastián, Parque De Miramar, s/n
Ekitaldiko kargudunak: Iñigo Urkullu Renteria, Josu Erkoreka Gervasio, Arantxa Tapia Otaegi, Beatriz Artolazabal Albeniz, Iñaki Arriola López, Pedro María Azpiazu Uriarte, Cristina Uriarte Toledo, Jon Darpón Sierra, Alfredo Retortillo Paniagua, Bingen Zupiria Gorostidi, Estefanía Beltran de Heredia Arroniz, María Jesús Carmen San José López
lege-oharra

Eusko Jaurlaritzak urte politiko berriko lehen Gobernu Kontseilua egingo du, ohi bezala, Donostiako Miramar Jauregian. 

INFORMAZIO-AURREIKUSPENAK

10:00etan.-Eusko Jaurlaritzako sailburuak eta Gipuzkoako lurraldeko agintariak Miramar Jauregira iritsiko dira.

10:15ean.- Iñigo Urkullu lehendakaria iritsiko da. Jauregiaren kanpoaldean Jaurlaritzako eta lurraldeko ordezkarien argazkia egingo da. Komunikabide grafikoek irudi hori hartzeko aukera izango dute.

10:30ean.-Gobernu Kontseiluaren hasiera. Komunikabide grafikoek irudiak hartu ahal izango dituzte. 

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak