Eu

Jon Darpon eta Bingen Zupiria sailburuek Mugiment sedentarismoaren aurkako programaren bidez lortu diren helburuen berri emango dute bihar, Gasteizen

2018.eko uztailak 20, 10:30 2018.eko uztailak 20, 11:00 Jon Darpon eta Bingen Zupiria sailburuek Mugiment sedentarismoaren aurkako programaren bidez lortu diren helburuen berri emango dute bihar, Gasteizen
2018.eko uztailak 20 10:30 - 11:00
Centro Cívico de Zabalgana, Vitoria-Gasteiz, Juan Gris kalea 4
Ekitaldiko kargudunak: Jon Darpón Sierra, Bingen Zupiria Gorostidi
lege-oharra

Jon Darpon Osasun sailburuak eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak jarduera fisikoa sustatzeko Mugiment proiektuaren bidez lortu diren lehen helburuen berri emango dute bihar, Gasteizen. Aurkezpen horretan foru aldundietako ordezkariak ere izango dira. Gipuzkoako Foru Aldunditik, Denis Itxaso Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol diputatua izango da; Arabako Foru Aldunditik, Joseba Koldo Pérez de Heredia, Euskera, Kultura eta Kirol zuzendaria; eta Bizkaiko Foru Aldunditik, Carlos Sergio Atsotegi, Euskera eta Kultura Saileko aholkularia. Mugiment proiektuaren bidez osasun eta kirol zerbitzuen arteko koordinazioa bideratu da pertsona ez aktiboak deribatzeko eta sedentarismoari aurre egiteko.

  • Gaia: Mugiment programaren aurkezpena.
  • Ordua: Ostiralean, hilaren 20an, goizeko 10:30ean.
  • Lekua: Zabalganako Gizarte Etxean (Juan Gris kalea 4, Gasteiz).
(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak