Eu

Iñaki Arriola sailburuak 2018ko Enpresentzako Europako Ingurumen Sariak banatuko ditu

2018.eko maiatzak 31, 18:30 2018.eko maiatzak 31, 19:30 Iñaki Arriola sailburuak 2018ko Enpresentzako Europako Ingurumen Sariak banatuko ditu
2018.eko maiatzak 31 18:30 - 19:30
Palacio Kursaal, Donostia - San Sebastian, Av de Zurriola, 1
Ekitaldiko kargudunak: Iñaki Arriola López, María Jesús Carmen San José López, Elena Moreno Zaldibar
lege-oharra

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburu Iñaki Arriolak Enpresentzako Europako Ingurumen Sariak - Euskadiko Atala 2017/2018- banatuko ditu.

1987tik, Europako Batzordearen Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiaren Enpresentzako Europako Ingurumen Sariek aintzatesten eta saritzen dituzte beren negozioen bideragarritasun ekonomikoa eta ingurumenaren babesa arrakastaz uztartzen dituzten enpresak. Enpresa horiek helburu hori lortzen dute edo eko-berrikuntzak sartuz kudeaketan, prozesuetan, eskaintzen dituzten produktu nahiz zerbitzuetan eta enpresen arteko lankidetzan, edo negozioa eta biodibertsitatea konbinatuz, edota ekonomia zirkularraren ekintzak bultzatuz.

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak