Ekitaldiak Lehendakaritza
Eu

Depresiotik suspertzea: generoa, gorputza eta aldaketa-gaitasuna.

2018.eko maiatzak 28, 18:00 2018.eko maiatzak 28, 20:30 Depresiotik suspertzea: generoa, gorputza eta aldaketa-gaitasuna.
2018.eko maiatzak 28 18:00 - 20:30
Centro Municipal Ibaiondo, Bilbao, Calle Pelota, 10
Ekitaldiko kargudunak: Miren Izaskun Landaida Larizgoitia

EGITARAUA

Hitzaldian, depresiotik suspertzeari buruzko hainbat gai jorratuko dira, abian den eta ikuspegi
antropologiko eta feministatik egiten ari den ikerketatik abiatuta.
Besteren artean, eta lehenbizi, depresioak agertzeari bide ematen dioten alderdi
soziokulturalak landuko dira, eta arreta berezia jarriko zaio depresioek genero-sistemarekin
duten harremanari. Bestetik, ibilbide laburra egingo da depresioaren bizipenean bertan eta
suspertze-prozesuan dauden ezberdintasunen inguruan. Azkenik, datu etnografikoei jarraikiz,
pertsonek eta beren ingurukoek depresiotik suspertzea errazteko orduan abiarazten dituzten
estrategia eta taktika batzuk adieraziko dira, bai eta estrategia eta taktika horiek gorputzaren
eremuarekin daukaten harremana ere

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak