Ekitaldiak Segurtasuna
Eu

Hiru pertsona bilatzeko eta erreskatatzeko simulakroa Arrigorriagako Mendikosolo parkean

2018.eko maiatzak 17, 10:00 2018.eko maiatzak 17, 13:30 Hiru pertsona bilatzeko eta erreskatatzeko simulakroa Arrigorriagako Mendikosolo parkean
2018.eko maiatzak 17 10:00 - 13:30
Parque Mendikosolo de Arrigorriaga (Bizkaia)., Arrigorriaga (Bizkaia), Carretera Arrigorriaga la Pena s/n, 48480 Arrigorriaga
Ekitaldiko kargudunak: Estefanía Beltran de Heredia Arroniz
Beste gonbidatu batzuk: Marisol Ibarrola, Desagertutako Pertsonei buruzko VI. Jardunaldi Teknikoaren antolatzaile-taldekoa

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, Desagertutako pertsonei buruzko 6. jardunaldi teknikoaren baitan, datorren ostegunean, maiatzaren 17an, Arrigorriagako Mendikosolo parkean (Bizkaian) egingo den Desagertutako Pertsonak Bilatzeko eta Erreskatatzeko Prestakuntza –Trebakuntza Jardunaldia zuzendu eta koordinatuko du.

Ekitaldi nagusia desagertutako pertsonak basoan, meatze-eremu batean eta uretan bilatzeko eta erreskatatzeko simulakro erreala izango da.

Hauek izango dira parte-hartzaileak: Arrigorriagako Udaleko baliabideak (Udaltzaingoa), Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza (Koordinaziorako  Zentroa, Esku-hartze Zerbitzua eta “AK” Aginte Kamioia), Ertzaintzaren Zuzendaritza (Zaintza eta Erreskate Unitatea: mendiko, urpekaritza eta helikopteroen atalak, Txakur Unitatea eta Galdakaoko Ertzain-etxea), Gurutze Gorria (Mendiko ERIE), Euskal DYA (GER DYA Bizkaia eta “AK” laguntza emateko baliabideak), Euskadiko Laguntza Txakurren Taldea eta bertako txakur unitatea.

Simulakroari hasiera eman aurretik, Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak eta Desagertutako Pertsonei buruzko VI. Jardunaldi Teknikoaren antolatzaile-taldeko Marisol Ibarrolak simulakroaren helburuari eta prestakuntza-jardunaldi teknikoari buruzko azalpena emango dute.

*GARRANTZIZKOA: Komunikabideen ibilgailu guztiak B APARKALEKUAN utzi beharko dira. Horretarako, dagokion identifikazioa bidaltzen da. Sarrerako kontrolean atzerapenik izan ez dadin, inprimatzea eta aparkatuko den ibilgailuan eramatea gomendatzen da.

Grabazio-lanak egiteko "gune kritikoan” ezinbestez egon behar duten unitate mugikorrak, eta horiek bakarrik, sartu ahal izango dira C APARKALEKU mugatura. Horretarako, dagokien akreditazioa emango zaie 2. Kontrolean.

2.Kontrol horretan antolatzaileen karpa bat egongo da akreditazioetarako. Bertan emango zaizkio prentsari “gune kritikoan” sartu eta ibili ahal izateko beharrezko txartelak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
Beste gonbidatu batzuk
  • Marisol Ibarrola, Desagertutako Pertsonei buruzko VI. Jardunaldi Teknikoaren antolatzaile-taldekoa