Eu

EUROPAKO PARLAMENTUKO AURREKON-TU BATZORDEAREN ORDEZKARITZA BAT EUSKO JAURLARITZAREKIN BILDUKO DA DATORREN MAIATZAREN 7AN, ASTELEHENA

2018.eko maiatzak 07, 09:00 2018.eko maiatzak 07, 10:30 EUROPAKO PARLAMENTUKO AURREKON-TU BATZORDEAREN ORDEZKARITZA BAT EUSKO JAURLARITZAREKIN BILDUKO DA DATORREN MAIATZAREN 7AN, ASTELEHENA
2018.eko maiatzak 07 09:00 - 10:30
Sede del Gobierno Vasco, Lakua (sala 6), Vitoria-Gasteiz, C/ Donostia-San Sebastián 1
Ekitaldiko kargudunak: Pedro María Azpiazu Uriarte, Iñaki Arriola López, Alberto Alberdi Larizgoitia, Itziar Agirre Berriotxoa, Hernando Lacalle Edeso, Mikel Antón Zarragoitia, Yurdana Burgoa Valtierra

EUROPAKO PARLAMENTUKO AURREKON-TU BATZORDEAREN ORDEZKARITZA BAT EUSKO JAURLARITZAREKIN BILDUKO DA DATORREN MAIATZAREN 7AN, ASTELEHENA

 Bilera aurrekontuei buruzko eztabaida bete-betean dagoela egingo da, Europako Batzor-deak 2021-2027 aldirako proposamena egin ondoren

 

Europako Parlamentuko Aurrekontu Batzordearen ordezkaritza batek bisitaldi ofiziala egingo du Euskadira datorren maiatzaren 7an, astelehena, eta Pedro Azpiazu eta Iñaki Arriola sailburuekin bilduko da Eusko Jaurlaritzaren egoitzan.

 

Eider Gardiazabal Rubial izango da ordezkaritzako burua, eta honako hauekin batera etorriko da: Georgios Kyrtsos, Jan Olbrycht, Isabelle Thomas, Inese Vaidere, Izaskun Bilbao Barandica eta Xavier Benito Ziluaga.

 

Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazurekin batera, honako hauek egongo dira: Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sail-buruorde Alberto Alberdi, Ogasuneko sail-buruorde Itziar Agirre, Aurrekontuen zuzendari Hernando Lacalle, Ekonomia eta Plangintzako zuzendari Jordi Campás eta Kabinete  zuzendaria Yurdana Burgoa.

 

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak