Ekitaldiak Hezkuntza
Eu

Lehen Hezkuntzako ikasleei konpetentzia zientifiko-teknologikoak hurbiltzeko programa

2018.eko apirilak 20, 10:00 2018.eko apirilak 20, 10:30 Lehen Hezkuntzako ikasleei konpetentzia zientifiko-teknologikoak hurbiltzeko programa
2018.eko apirilak 20 10:00 - 10:30
Conservatorio Juan Crisóstomo Arriaga de Bilbao, Bilbao, Plaza Ibarrekolanda, 1
Ekitaldiko kargudunak: Cristina Uriarte Toledo, Miren Maite Alonso Arana, Nicolás Sagarzazu Alzua

Cristina Uriarte sailburuak, Maite Alonso sailburuordearekin batera, Hezkuntza Sailak bultzaturiko programa berritzaile batean protagonista izan diren Lehen Hezkuntzako ikasleen lana aitortzeko ekitaldian parte hartuko du bihar, Bilbon. Aipaturiko programa horrek, ikasleen konpetentzia zientifiko eta teknologikoa garatzea eta sustatzea izan ditu xede.

Azken hilabeteotan, Lehen Hezkuntzako 377 ikasle elkarlan estuan aritu dira Lanbide Heziketako ikasleekin zein euren Lurralde Historikoko gizarte erakundeekin. Prozesu horretan, STEAM deituriko eremuei dagozkien ezagutzak landu dituzte (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika konpetentzien ingelesezko akronimoa da STEAM) .

Bihar Bilbon burutuko den ekitaldian, programari amaiera emateko ekitaldi gisa, Lehen Hezkuntzako zein Lanbide Heziketako ikasleek parte hartuko dute, bai eta eurekin aritu diren gizarte erakundeetako kideak ere.

            EGUNA:    apirilak 20, ostirala

            ORDUA:    10:00etan

            LEKUA:      Bilboko Juan Crisostomo Arriaga Kontserbatorioa

                                   Ibarrekolanda Plaza, 1      Bilbo   (Sarrikoko metro geltokia)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak