Ekitaldiak Lehendakaritza

“Agirreren bidaia” zikloa Kirchner kultur etxean aurkeztuko da, apirilaren 25etik 27ra

2018.eko apirilak 25, 00:00 2018.eko apirilak 26, 03:00 “Agirreren bidaia” zikloa Kirchner kultur etxean aurkeztuko da, apirilaren 25etik 27ra
2018.eko apirilak 25 - 2018.eko apirilak 26
Centro Cultural Kirchner - CCK, Buenos Aires , Sarmiento 151, C1041AAE CABA
Ekitaldiko kargudunak: Sara Pagola Aizpiri

Jose Antonio Agirre Lehendakariaren egunkarian iradokitua, zinema zikloak dokumental sail bat aurkezten du, non lehen planoan erbestealdiaren esperientzia jarri eta Agirreren irudi eta baloreak berreskuratzen diren. Zikloaren barne dauden bost filmak apirilaren 25etik 27ra ikusgai egongo dira, arratsaldeko 19etan, Kirchner kultur etxearen (CCK) 511 auditorioan. Helbidea Sarmiento 151, Buenos Aires, da.

Zikloaren testuinguruan, eta Gernikako bonbardaketaren 81. urteurrenarekin bat eginez, apirilaren 26ean, osteguna, arratsaldeko 20h30etan, Buenos Aireseko euskal erakundeetako hainbat ordezkarirekin mahai-inguru bat antolatu da.

Jarraian, zikloaren programazioa zehazten da:

Apirilaren 25a, asteazkena
- 19h. “Agirreren bidaia” zikloaren hasiera, Sara Pagola Euskadiko Argentina-Mercosurreko Ordezkariaren eskutik. “Buscando a Agirre” filmaren proiekzioa.
- 20h30. “Paris. Paperezko ahotsak” filmaren emanaldia.

Apirilaren 26a, osteguna
- 19h. “Gernika. Markak” filmaren proiekzioa
- 20h30. Mahai-ingurua. “Gernikako markak. Begirada bat Buenos Aireseko euskal diasporatik”. Mahaian hiriko euskal erakundeetako ondorengo ordezkariek parte hartuko dute:

  • Mikel Ezkerro, Iparraldeko Euskal Etxetik
  • Mario Arraga, Eusko Kultur Etxetik
  • Valentín Galardi, Juan de Garay Eusko-Argentinar Erakundetik
  • Pablo Ubierna, Laurak Batetik
  • Teresa Zavaleta, Euskaltzaleak-etik

Apirilaren 27a, ostirala
- 19h. “Iragan Gunea Berlin” filmaren proiekzioa
- 20h30. “New York. Bosgarren solairua” filmaren emanaldia eta zikloaren itxiera, lekuko euskal erakundeen partaidetzarekin:

  • César Arrondo, Iparraldeko Euskal Etxetik
  • María Elena Etcheverry, Eusko Kultur Etxetik
  • Elsa Usandizaga, Euskaltzaleak-etik
  • Arantza Anitua, Laurak Batetik
  • Enrique Fagoaga, Euskal Echea Ongintza eta Kultura Elkartetik
  • Diego Ibarbia, Juan de Garay Eusko-Argentinar Erakundetik

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)