Ekitaldiak Lehendakaritza

Euskadiren Turismo Enbaxadoreen Gala

2011.eko urtarrilak 12, 20:00 2011.eko urtarrilak 12, 21:30 Euskadiren Turismo Enbaxadoreen Gala
2011-01-12 20:00 - 21:30
Real Fábrica de Tapices, Madrid, Julian Gayarre esquina Vandergoten
Beste gonbidatu batzuk: Lehendakari , Rodolfo Ares, Carlos Aguirre, Bernabé Unda, Blanca Urgell

Patxi López Lehendakaria Euskadiren Turismo Enbaxadoreen Galaren buru izango da.  Madrilen izango da gala hori.

Ekitaldia arratsaldeko 20:00etan hasiko da Real Fábrica de Tapices delakoan; bertan izango dira Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua, Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasun sailburua, Bernabé Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua eta Blanca Urgell Kultura sailburua, Eusko Jaurlaritza ordezkatuz.

Gala horretarako gonbidapena jaso dute erakundeen arduradunek eta kulturaren, ekonomiaren, kirolaren eta sektore turistikoaren ordezkariek eta ekitaldian zehar omenaldia jasoko dute euskal turismoaren sektorea sendotzen lagundu duten pertsonek; izan ere,  inoiz baino turista gehiago iritsi ziren Euskadira iaz.

Ekitaldiaren kokapena
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakari , Rodolfo Ares, Carlos Aguirre, Bernabé Unda, Blanca Urgell