Eu

Kontsumitzaileen Eskubideak Mundu-Eguna

2018.eko martxoak 15, 10:30 2018.eko martxoak 15, 11:00 Kontsumitzaileen Eskubideak Mundu-Eguna
2018.eko martxoak 15 10:30 - 11:00
Mercado de la Ribera, bilbao, Mercado de la Ribera, 2ª planta
Ekitaldiko kargudunak: Alfredo Retortillo Paniagua, Nora Abete García

10:00etan. Kontsumitzaileen Mundu Eguna dela eta, Alfredo Retortillo Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak prentsaurrekoa emango du, Nora Abete Kontsumobideko zuzendariarekin eta Yolanda Díez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumoko zinegotziarekin batera.

 

Osteguneko jardunaldian egingo den ekintza nagusietako bat goizeko bederatzietan hasiko da, Riberako Merkatuan. Kontsumobidek ginkana bat antolatu du, zozketa eta sariekin, kontsumo arduratsua sustatzeko, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailarekin lankidetzan. Parte hartu nahi dutenek Kontsumobideren standera joan beharko dute (eraikinaren barrualdean dago).

 

Gainera, 3 euskal hiriburuetan kontsumoari buruzko informazio-karpak egongo dira.

 

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak