Eu

Kontroleko osoko bilkura

2018.eko martxoak 02, 09:30 2018.eko martxoak 02, 14:00 Kontroleko osoko bilkura
2018.eko martxoak 02 09:30 - 14:00
Eusko Legebiltzarra-Parlamento Vasco , Vitoria-Gasteiz, C/ Becerro de Bengoa, s/n
Ekitaldiko kargudunak: Iñigo Urkullu Renteria, Josu Erkoreka Gervasio, Arantxa Tapia Otaegi, Beatriz Artolazabal Albeniz, Iñaki Arriola López, Pedro María Azpiazu Uriarte, Cristina Uriarte Toledo, Jon Darpón Sierra, Alfredo Retortillo Paniagua, Bingen Zupiria Gorostidi, Estefanía Beltran de Heredia Arroniz, María Jesús Carmen San José López
lege-oharra
Ohar teknikoa:
Zuzeneko emanaldiak HTML5 eta Flash formatutan egiten dira, eta zure bisorea bietako edozein kargatzen saiatuko da. Flasharen kasuan, zure nabigatzailearengako osagarria edo plugin-a izan beharko duzu instalatuta, aktibatuta eta eguneratuta.

Gai-zerrenda:

- 1. Galdera, Unai Grajales Rodríguez Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuari egina, enpresen nazioartekotzeari buruz. (11\10\05\01\0318)

- 2. Galdera, Unai Urruzuno Urresti EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, PPk Katalunian darabilen jokabideari buruz. (11\10\05\01\0319)

- 3. Galdera, Eukene Arana Varas Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Familiaren eta Haurtzaroaren aldeko Ituna izenpetzeari buruz. (11\10\05\01\0310)

- 4. Galdera, Susana Corcuera Leunda Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari egina, e-commerce programak eta aplikazioak garatzeari buruz. (11\10\05\01\0321)

- 5. Galdera, Alfonso Alonso Aranegui Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, langile autonomoei buruz. (11\10\05\01\0320)

- 6. Interpelazioa, Eva Lopez de Arroyabe Saez de Maturana EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuari egina, Emakume Nekazarien Estatutua martxan jartzeko Jaurlaritzak hartu beharreko neurriei buruz. (11\10\04\01\0125)

- 7. Interpelazioa, Nerea Llanos Gómez Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuari egina, Bilboko metroaren 4. linearen inguruan. (11\10\04\01\0126)

- 8. Galdera, Iker Casanova Alonso EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuari egina, Alfa taldeko APC enpresaren egoerari buruz. (11\10\05\01\0317)

- 9. Galdera, Mikel Otero Gabirondo EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuari egina, Lemoizko udalerrian kokatua dagoen Basordako kalaren etorkizunaren inguruan. (11\10\05\01\0323)

- 10. Galdera, Tinixara Guanche Suárez Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, haur eta nerabeenganako indarkeriaren eta sexu-abusuen gaineko politikei buruz. (11\10\05\01\0292)

- 11. Galdera, Nerea Llanos Gómez Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari egina, Aztegietako Administrazio Batzarrarekin biltzeari buruz. (11\10\05\01\0312)

- 12. Interpelazioa, Cristina Macazaga Sáenz Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak Hezkuntzako sailburuari egina, Hezkuntza Sailetik garatzen ari den euskal eskolen digitalizazio-plan integralari buruz. (11\10\04\01\0129)

- 13. Galdera, Cristina Macazaga Sáenz Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak Hezkuntzako sailburuari egina, Ordiziako hezkuntza-zentroetako matrikulazioari eta hezkuntza-plangintzan egin litezkeen aldaketei buruz. (11\10\05\01\0309)

- 14. Galdera, Juana de Bengoechea Estrade Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Hezkuntzako sailburuari egina, gaitasun altuak dituzten ikasleei buruz. (11\10\05\01\0311)

- 15. Interpelazioa, Josu Estarrona Elizondo EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari egina, Espainiar Estatuan izaten ari diren zentsuraren eta adierazpen askatasunaren aurkako gertaeren inguruan. (11\10\04\01\0128)

- 16. Interpelazioa, Edurne García Larrimbe Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari egina, kiroleko indarkeriari aurre hartzeari buruz. (11\10\04\01\0130)

- 17. Galdera, Josu Estarrona Elizondo EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari egina, Baleuko enpresari buruz. (11\10\05\01\0313)

- 18. Galdera, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari egina, kiroleko indarkeria saihesteko estrategiei buruz. (11\10\05\01\0316)

- 19. Interpelazioa, Nerea Llanos Gómez Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Segurtasuneko sailburuari egina, 2018ko otsailaren 22ko operatibo polizialari buruz. (11\10\04\01\0127)

- 20. Galdera, José Ramón Becerra Carollo Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak Segurtasuneko sailburuari egina, SOS Deiak-112 larrialdi-deien arretarako zerbitzua ez esleitzeari buruz. (11\10\05\01\0315)

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
  • @lextresabogados
    2018.eko martxoak 02

    Comentario de Twitter:
    📡 #Streaming 🕰 9.30-14:00 ► Pleno de Control / Kontroleko osoko bilkura ➡ https://t.co/rnhhcUtmze

  • @Gob_eus
    2018.eko martxoak 02

    Comentario de Twitter:
    📡 #Streaming 🕰 9.30-14:00 ► Pleno de Control / Kontroleko osoko bilkura ➡ https://t.co/LNMxD4Jiq0

Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak