Eu

Oizmendi itsasontziaren aurkezpena eta Ardatz Atlantiko zein Mediterraneoko ontziz-ontzi bidezko lehen GNL kargatzeko proba pilotua

2018.eko otsailak 03, 12:00 2018.eko otsailak 03, 12:30 Oizmendi itsasontziaren aurkezpena eta Ardatz Atlantiko zein Mediterraneoko ontziz-ontzi bidezko lehen GNL kargatzeko proba pilotua
2018.eko otsailak 03 12:00 - 12:30
Puerto de Bilbao, Bilbao, Puerto de Bilbao, muelle AZ-2/AZ-3
Ekitaldiko kargudunak: Arantxa Tapia Otaegi, Iñigo Ansola Kareaga
Beste gonbidatu batzuk: Asier Atutxa, Bilboko Portuko agintaritzaren presidentea
lege-oharra

Arantxa Tapia sailburuak Oizmendi itsasontziaren aurkezpen prentsa aurrekoan parte hartuko du. Iñigo Ansola EVEko zuzendari nagusia ere bertan egongo da.

OHAR GARRANTZITSUA: BUS BIDEZKO TRANSFERRA

Segurtasunagatik eta sarbide arrazoiak direla eta, ekitaldira bertaratuko den prentsaren garraioa autobusean egingo da

•          Bilbotik irteera: 11:15 orduak Iparragirre 42 kaletik (Bus geralekua, Energiaren Euskal Erakundeko egoitzaren parean, Bizkaia Plazan).

•          Itzulera. 12:30ean aurreikusita dago. Bidean zehar hainbat geldialdi egingo dira Iparregirre kaleko hasiera puntura heldu arte.

OHAR GARRANTZITSUA: Komunikabideak akreditatu behar dira Bilboko Portura sartu ahal izateko, busean badoaz ere. Horretarako bidali posta elektroniko bat otsailaren 2ko (ostirala) 12:00 orduak baino lehen helbide honetara: barkotxa@jamenet.net  bertan adieraziz: komunikabidearen izena, bertaratuko diren erredaktoreen izen eta bi abizenak, NAN zkia eta kontakturako telefono zenbaki bat.

 

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Asier Atutxa, Bilboko Portuko agintaritzaren presidentea