Eu

Nafarroa – Euskal Yren lotura

2018.eko urtarrilak 09, 12:30 2018.eko urtarrilak 09, 14:00 Nafarroa – Euskal Yren lotura
2018.eko urtarrilak 09 12:30 - 14:00
Delegación del Gobierno en Navarra, Pamplona, Plaza de las Merindades s/n
Ekitaldiko kargudunak: Arantxa Tapia Otaegi, Antonio Aiz Salazar
Beste gonbidatu batzuk: Manu Ayerdi, Nafarroako presidenteorde eta Ekonomiaren Garapen sailburua, Iñigo de la Serna, Sustapen ministroa
lege-oharra

Adierazpenak: 13:00

Arantxa Tapia sailburuak eta Antonio Aiz sailburuordeak, Eusko Jaurlaritzaren izenean, topaketa bikoitz batean hartuko dute parte; goizean Nafarroa eta Euskal Yaren arteko lotura aztertuko da eta arratsaldean berriz Burgos-Gasteiz lotura.

Sustapen Ministerioak, Euskadiko Gobernuak eta Nafarroako Gobernuak “Gaitasun Handiko Kantauri-Mediterraneo pasabideko Iruña – Euskal Y tartearen azterketa informatiboa” elkarrekin zuzentzeko  adostuta duten Elkarlanerako Protokoloaren baitan burutuko da topaketa. Aipatu administrazioek egungo bi lotuneei dagokien azterketa teknikoa aurkeztuko dute: Ezkio-Itxaso eta Gasteiz.

Garrantzia gehien duten hiru faktoreen azterketaren emaitzak azalduko dira (ingurumen-inpaktua, trenbidearen funtzionaltasuna eta ekonomikoa), erakusketa publikoan ipiniko den azterlan informatiboan jasoko diren bi aukerei dagozkienak, ondoren dagokion ingurumen inpaktu deklarazioarekin. Honen guztiaren ondoren erabakiko da zein den soluziorik egokiena.

Eusko Jaurlaritzak bermatuko du Euskadi eta Nafarroaren arteko loturak Euskal Yaren prestazio berberak izango dituela, diseinatuko den plataforma misto berriari dagokionean (merkantziak eta bidaiariak).

Burgos-Gasteiz lotunearen kasuan, Eusko Jaurlaritzak ezinbestekotzat jotzen du zamen garraioa Gasteiztik harago iristea, horrenbestez trenbide arrunta UIC zabalerara egokitzeko exijentziari eutsiko dio, Euskal Ytik Mesetarantz eta Portugalerantz jarraipena izan dezaten.

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Manu Ayerdi, Nafarroako presidenteorde eta Ekonomiaren Garapen sailburua, Iñigo de la Serna, Sustapen ministroa