Ekitaldiak Lehendakaritza

Lehendakaria Abiadura Handiaren Sozietatea eratzeko ekitaldiaren buru izango da

2010.eko abenduak 16, 17:30 2010.eko abenduak 16, 18:00 Lehendakaria Abiadura Handiaren Sozietatea eratzeko ekitaldiaren buru izango da
2010-12-16 17:30 - 18:00
Lehendakaritza, Vitoria-Gasteiz, C/ Navarra 2
Beste gonbidatu batzuk: Lehendakari

Patxi López lehendakaria “Alta Velocidad Vitoria-Gasteizko Abiadura Handia” sozietatea eratzeko ekitaldi ofizialaren buru izango da bihar. Sozietate hori Eusko Jaurlaritza, Sustapen Ministerioa, Arabako Foru Aldundia, Vitoria‑Gasteizko Udala eta Trenbide Azpiegituren Administratzailearen artean (ADIF) eratuko dute.

Ekitaldi horretan, lehendakariaz gain, Jose Blanco Sustapen ministroa, Patxi Lazcoz Vitoria-Gasteizko alkatea, Xabier Agirre Arabako ahalduna, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburua eta Herri Lan eta Garraio diputatua ere izango dira.

Sozietatea eratzeko ekitaldia Lehendakaritzan izango da ostegunean, abenduaren 16an, 17:30ean.

Ekitaldiaren kokapena
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakari