
Josu Erkorekak irabazi-asmorik gabeko erakundeetako zuzendari lanpostuetan dagoen parekotasuna aztertzen duen jardunaldia irekiko du
2017.eko azaroak 22, 09:30 2017.eko azaroak 22, 13:00 Josu Erkorekak irabazi-asmorik gabeko erakundeetako zuzendari lanpostuetan dagoen parekotasuna aztertzen duen jardunaldia irekiko duJaurlaritzako Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Josu Erkorekak “¿Participan las mujeres en los órganos de decisión de las entidades sin ánimo de lucro?” izeneko lan-jardunaldia irekiko du. Bertan, Eva Ferreira Katedradun eta Unibasqeko Zuzendariak; Cristina Escribano Zuzenbidean Doktore eta Toledoko Zuzenbide eta Gizarte Zientzietako Fakultateko Emakumea eta Zientzia Batzordeko Presidenteak; eta Elena Leiñena UPV/EHUko Merkataritza Zuzenbideko Irakasleak parte hartuko dute.
Erakunde Harremanetarako Sailburuorde Peru Bazakok itxiera emango dio ekitaldiari eta Toki Administrazioarekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendari Elixabete Etxanobek, bere aldetik, moderatzaile lanak egingo ditu.