Ekitaldiak Lehendakaritza
Eu

ZINEXIT‑Elkabizitzaranzko 8. Zine Erakusketaren aurkezpena

2017.eko azaroak 03, 10:30 2017.eko azaroak 03, 11:30 ZINEXIT‑Elkabizitzaranzko 8. Zine Erakusketaren aurkezpena
2017.eko azaroak 03 10:30 - 11:30
Azkuna Zentroa (Sala Bastida) , Bilbao, Plaza Arriquibar, 4 - 48008
Ekitaldiko kargudunak: Monika Hernando Porres

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari Monika Hernandok ZINEXIT‑Elkabizitzaranzko 8. Zine Erakusketa aurkeztuko du. Erakusketa Bilbon izango da azaroaren 6tik 9ra.

 Prentsaurrekoan izango dira, baita ere, Octavio González erakusketaren programatzailea eta Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaiak Saileko zinegotzia. 

Zinexit erakusketa Eusko Jaurlaritzaren Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolatzen du eta erakusketaren helburua da bakearen eta bizikidetzaren kultura sustatzea, duintasuna eta giza eskubideak errespetatzean oinarrituta.

 

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak