Ekitaldiak Lehendakaritza
Eu

Memoriaren Plaza: biktimen mahai ingurua.

2017.eko azaroak 08, 19:00 2017.eko azaroak 08, 20:00 Memoriaren Plaza: biktimen mahai ingurua.
2017.eko azaroak 08 19:00 - 20:00
Carpa Memoria Plaza, Sestao, Plaza San Pedro
Ekitaldiko kargudunak: Miren Aintzane Ezenarro Egurbide

Aintzane Ezenarrok GOGORAren zuzendariak mahai-ingurua aurkeztuko du Sestaoko Memoria Plazan terrorismoaren eta biolentziaren biktima diren hiru emakumezkoren partaidetzarekin. 

Nerea Barrios, Inés Núñez eta Carmen Torres jatorri desberdineko biolentziaren biktimak dira eta hirurek hitz egingo dute Sestaoko Memoriaren Plaza erakusketaren baitan egingo den mahai-inguruan. 

Carmen Torres kazetaria eta idazlea da eta lehenengoz hitz egingo du Memoriaren Plazan bere senarra zenaren hilketaz. Jose María Portell ETAk hil zuen (1978an), lehenengo kazetaria izan zen. Carmen Torres-ek ondoan izango ditu Inés Núñez, Francisco Núñez, bidegabeko polizia indarkeriagatik 1977an hil zenaren alaba eta Nerea Barrios, José Luis Barrios Santurtziko jatetxe baten jabea zena, 1988an ETAk hil zuenean.

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak