Eu

Andres Zearreta Funtzio Publikoko Mahai Orokorraren buru izango da

2017.eko urriak 19, 16:00 2017.eko urriak 19, 16:30 Andres Zearreta Funtzio Publikoko Mahai Orokorraren buru izango da
2017.eko urriak 19 16:00 - 16:30
Sede del Gobierno Vasco, Lakua (sala de reuniones), Vitoria-Gasteiz, C/ Donostia-San Sebastián, 1
Ekitaldiko kargudunak: Andrés Zearreta Otazua, Juan María Barasorda Goikoetxea, Izaskun Urien Azpitarte, Juan Carlos Soto Pérez, Maite Iruretagoiena Ibarguren, Karmele Arias Martínez, Konrado Mugertza Urkidi, María Isabel Gabriel Bellido
lege-oharra

Bihar, urriak 19, osteguna, goizeko 11:00etan, “Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Negoziazio Mahai Orokorraren” bilera egingo da.

Bileran, zentral sindikalak daude, Euskal Administrazio Publikoarentzat lanean ari diren 70.000 pertsona ordezkatzen (Administrazio Orokorra (Lakua), Hezkuntza, Osakidetza, Segurtasuna, Justizia Administrazioa etab.), eta Eusko Jaurlaritzako Funtzio Publikoko arduradunak. Hona hemen Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak organo honetan:

  • Andrés Zearreta, Funtzio Publikoko Sailburuordea
  • Juan Mari Barasorda, Funtzio Publikoko Zuzendaria
  • Izaskun Urien, Lan Harremanen Zuzendaria
  • Maite Iruretagoiena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko (IVAP) Zuzendaria
  • María Isabel Gabriel, Justizia Administrazioko Zuzendaria
  • Juan Carlos Soto, Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaria
  • Karmele Arias, Ertzaintzaren Giza Baliabideen Zuzendaria
  • Konrado Mugertza, Hezkuntzako Giza Baliabideen Zuzendaria

Arratsaldeko 16:00etan, Andrés Zearretak,Eusko Jaurlaritzaren Funtzio Publikoko Sailburuordeak, hedabideen galderak erantzungo ditu Lakua II-ko prentsa-gunean.

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiko kargudunak