Ekitaldiak Lehendakaritza
Eu

Urkullu Lehendakaria eta Barkos Presidentea Gurs-eko esparruan egingo den aitorpen ekitaldiaren buru izango dira

2017.eko irailak 30, 13:00 2017.eko irailak 30, 14:30 Urkullu Lehendakaria eta Barkos Presidentea Gurs-eko esparruan egingo den aitorpen ekitaldiaren buru izango dira
2017.eko irailak 30 13:00 - 14:30
Campo de Gurs, Gurs (Francia), Camp de Gurs
Ekitaldiko kargudunak: Iñigo Urkullu Renteria, Josu Erkoreka Gervasio, Arantxa Tapia Otaegi, Jon Darpón Sierra, Miren Aintzane Ezenarro Egurbide, Beatriz Artolazabal Albeniz, Monika Hernando Porres, Estefanía Beltran de Heredia Arroniz, Jesús Peña Martínez, Pedro María Azpiazu Uriarte, María Angeles Elorza Zubiria
lege-oharra

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak erakunde-ekitaldia antolatu dute, Gurseko kontzentrazio-esparruan (Frantzia) Gerra Zibilaren ondoren konfinatutako milaka pertsonek jasan zuten sufrimendu bidegabea gogoratzeko eta aitortzeko. Ekitaldian Iñigo Urkullu lehendakariak, Uxue Barkos Nafarroako lehendakariak, Alain Rousset Akitaniako lehendakariak, esparruan konfinatutako pertsonen familiartekoek eta elkarte memorialistek parte hartuko dute, besteak beste.  (Camp de Gurs, Frantzia)

INFORMAZIO AURREIKUSPENAK

ERAKUNDE EKITALDIA – GURSEKO ESPARRUA

(Camp de Gurs, Frantzia)

12:55ean – Iñigo Urkullu lehendakaria, Uxue Barkos lehendakaria eta Alain Rousset lehendakaria helduko dira.

13:00etan Erakunde-ekitaldiaren hasiera

  • Gurseko esparruaren historiaren inguruan labur hitz egingo da.
  • Iñigo Urkullu lehendakariaren hitzak
  • Uxue Barkos lehendakariaren hitzak
  • Alain Rousset lehendakariaren hitzak

13:30ean Bisita Gurseko esparrura eta lore-eskaintzarako topaleku izango den hilerrira.

14:00etan. Bisita Gurseko basoan berreraiki den barrakoira.

14.20ak inguru – Ekitaldiaren amaiera.

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak