Andres Zearreta Funtzio Publikoko Mahai Orokorraren buru izango da
2017.eko irailak 29, 09:30 2017.eko irailak 29, 10:00 Andres Zearreta Funtzio Publikoko Mahai Orokorraren buru izango daBihar, irailak 29, ostirala, “Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Negoziazio Mahai Orokorraren” bilera egingo da Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan. Bertan, Eusko Jaurlaritzako funtzio publikoko arduradunak eta Euskal Administrazio Publikokoan ordezkaritza duten zentral sindikalak bilduko dira.
Hona hemen Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak organo honetan:
- Andrés Zearreta, Funtzio Publikoko Sailburuordea
- Juan Mari Barasorda, Funtzio Publikoko Zuzendaria
- Izaskun Urien, Lan Harremanen Zuzendaria
- Maite Iruretagoiena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko (IVAP) Zuzendaria
- María Isabel Gabriel, Justizia Administrazioko Zuzendaria
- Juan Carlos Soto, Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaria
- Karmele Arias, Ertzaintzaren Giza Baliabideen Zuzendaria
- Konrado Mugertza, Hezkuntzako Giza Baliabideen Zuzendaria
Bilera hasi aurretik, goizeko 09:30ean, Andrés ZearretaEusko Jaurlaritzaren Funtzio Publikoko Sailburuordeak hedabideen galderak erantzungo ditu Lakua II-ko prentsa-gunean.
Ondoren, 10:00etan, hala nahi duten hedabide grafikoek (hauek bakarrik) bileraren hasieraren irudiak hartu ahal izango dituzte.