Eu

Basque Ecodesign Meeting 2017

2017.eko irailak 19, 09:30 2017.eko irailak 19, 10:00 Basque Ecodesign Meeting 2017
2017.eko irailak 19 09:30 - 10:00
Palacio Euskalduna, Bilbao, Avda. Abandoibarra, 4
Ekitaldiko kargudunak: Iñaki Arriola López, Elena Moreno Zaldibar

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriola “Basque Ecodesign Meeting 2017” ekitaldiaren buru izango da; nazioarteko topaketa hori produktuaren ingurumeneko berrikuntza eta bizi-zikloaren analisiari buruzkoa da.

 

BEM2017 topaketaren irekieran, sailburu Iñaki Arriolarekin batera, Europako Batzordeko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Ekoberrikuntza eta Ekonomia Zizkularraren arduradun Hugo-Maria Schally jaunak eta Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren Ingurumen Kalitate eta Ebaluazioko eta Natura Inguruneko zuzendari nagusi Javier Cachón jaunak ere hartuko dute parte.

 

Jardunaldi hau Basque Ecodesign Center erakundeak antolatu du; bertan, Euskal Autonomia Erkidegoak ekodiseinuaren bidez ezarri den ekonomia zirkularraren ereduaren ezarpenean egin dituen aurrerapenak azalduko dira. Horretarako, hogei saio paralelotan, berrogeita hamar hizlarik baino baino gehiagok EAEko enpresek honako sektore hauetan izandako esperientzia praktikoen berri emango dute: mugikortasuna, makineria eta tresna elektriko zein elektronikoak, altzariak eta arkitektura, ontziak eta enbalajeak, eta elikadura, besteak beste.

 

Ekitaldia, irailaren 19an, asteartea, izango da 09:30ean, Bilboko Euskalduna jauregiko Barria aretoan.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
  • @iarriolal
    2017.eko irailak 18

    Comentario de Twitter:
    Inauguramos mañana uno de los encuentros sobre ecodiseño más importantes de Europa #BasqueEcodesignMeeting2017 ➡ https://t.co/sskuOxATgb

Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak