Ekitaldiak Kultura
Eu

ONDARE HISTORIKOAREN KONTSEILUAREN LEHENENGO BILERA EUSKADIN

2010.eko azaroak 25, 09:00 2010.eko azaroak 25, 09:30 ONDARE HISTORIKOAREN KONTSEILUAREN LEHENENGO BILERA EUSKADIN
2010.eko azaroak 25 09:00 - 09:30
Teatro Victoria Eugenia, Donostia-San Sebastián, República Argentina, 2
Beste gonbidatu batzuk: Consejera de Cultura

ONDARE HISTORIKOAREN KONTSEILUAREN LEHENENGO BILERA EUSKADIN

Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzaren Kulturako sailburuak, Santi Eraso Donostia 2016 kultura-programaren zuzendariak eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Ondarearen zuzendariak inauguratuko dute Ondare Historikoaren Kontseiluak Euskadin egingo duen lehen lan-saioa. Kultura Ministerioaren, Autonomia Erkidegoetako eta Ceuta eta Melilla Hiri Autonomoetako ordezkariek osatutako Kontseilu horrek ondarearekin lotutako gaiak (Kontserbazio Prebentiboa, esaterako) landuko ditu azaroaren 25ean eta 26an Donostiako Victoria Eugenia Antzokian.

Eguna: Azaroaren 25a, osteguna

Ordua: 09:00etan

Lekua: Victoria Eugenia antzokia (Argentinar Errepublikaren pasealekua, 2. Donostia)

Bertaratuko direnak:

               Blanca Urgell Kulturako sailburua

               Santi Eraso San Sebastián-Donostia 2016 Kultura Programaren zuzendaria.

               José Luis Iparraguirre Eusko Jaurlaritzaren Kultura Ondarearen zuzendaria

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Ekitaldiaren kokapena
Beste gonbidatu batzuk
  • Consejera de Cultura