Ekitaldiak Lehendakaritza
Eu

Gerra Zibilean desagertutako pertsonen DNA bankua gehitzeko proiektuaren emaitzen aurkezpena

2017.eko abuztuak 02, 11:00 2017.eko abuztuak 02, 12:00 Gerra Zibilean desagertutako pertsonen DNA bankua gehitzeko proiektuaren emaitzen aurkezpena
2017.eko abuztuak 02 11:00 - 12:00
Instituto Gogora/Gogora Institutua, Bilbao, C/ María Díaz de Haro, 3
Ekitaldiko kargudunak: Miren Aintzane Ezenarro Egurbide
Beste gonbidatu batzuk: Marian Martínez de Pancorbo
lege-oharra

GOGORA Institutuaren zuzendariak, Aintzane Ezenarrok Euskadin Gerra Zibilean desagertutako pertsonen DNA bankurako laginak gehitzeko kanpainaren emaitzak aurkeztuko ditu, UPV/EHUren Biomics laborategiko ikerlari nagusiak Marian Martínez de Pancorbok lagunduta.

Prentsaurreko honetara gonbidatu ditugu Gerra Zibilean desagertutako senitartekoak identifikatzeko, DNA bankurako lagina eman duten pertsonak. 

Gerra Zibilean Euskadin desagertutako pertsonen senideen ahalik eta lagin genetiko gehien eskuratzeko proiektua aurtengo martxoan martxan jarritako proiektua da. Laginok, orain eta etorkizunean egingo diren deshobiratzeetan lortzen direnekin alderatuko dira, azkenik, pertsona hauek identifikatzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Marian Martínez de Pancorbo