Ekitaldiak Osasuna
Eu

Euskadiko Paziente Kroniko eta Polimedikatuen Jarraipen Farmakoterapeutiko Osoa Egiteko Programa pilotua gauzatzeko Lankidetza Hitzarmena sinatzea

2017.eko maiatzak 17, 10:30 2017.eko maiatzak 17, 11:00 Euskadiko Paziente Kroniko eta Polimedikatuen Jarraipen Farmakoterapeutiko Osoa Egiteko Programa pilotua gauzatzeko Lankidetza Hitzarmena sinatzea
2017.eko maiatzak 17 10:30 - 11:00
Sede del Gobierno Vasco, Lakua (sala de prensa), Vitoria-Gasteiz, C/ Donostia-San Sebastián, 1
Ekitaldiko kargudunak: Jon Darpón Sierra, Jon Iñaki Betolaza San Miguel
lege-oharra
Ohar teknikoa:
Zuzeneko emanaldiak HTML5 eta Flash formatutan egiten dira, eta zure bisorea bietako edozein kargatzen saiatuko da. Flasharen kasuan, zure nabigatzailearengako osagarria edo plugin-a izan beharko duzu instalatuta, aktibatuta eta eguneratuta.

usko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu Jon Darpónek eta,Euskadiko Farmazialarien Elkargo Ofizialetako presidenteek, hau da, Euskadiko Farmazialarien Kontseiluko presidente eta Bizkaiko Farmazialarien Elkargo Ofizialeko presidente Elena Castiellak, Arabako Farmazialarien Elkargo Ofizialeko presidente Pedro Riverok eta Gipuzkoako Farmazialarien Elkargo Ofizialeko presidente Angel Garayk, Euskadiko farmazien titularren izenean eta ordezkari gisa, bihar, asteazkena, lankidetza-hitzarmen bat sinatuko dute paziente kroniko eta polimedikatuen jarraipen farmakoterapeutiko osoa egiteko programa pilotua gauzatzeko. 

Hitzarmena sinatu ostean, Osasuneko sailburu Jon Darpónek eta Euskadiko Farmazialarien Kontseiluko presidente eta Bizkaiko Farmazialarien Elkargo Ofizialeko presidente Elena Castiellak hitza hartuko dute Euskadiko farmazietan, eta Osakidetzako osasun-zentroek parte hartuta, abian jarriko den programa azaltzeko. 

 

OHARRA: hitzarmena prentsa-aretoaren kanpoaldean sinatuko da prentsaurrekoa hasi aurretik.  

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak