Ekitaldiak Lehendakaritza
Eu

Gizarte-Elkarrizketarako Mahaia bilera

2010.eko azaroak 12, 12:00 2010.eko azaroak 12, 14:00 Gizarte-Elkarrizketarako Mahaia bilera
2010.eko azaroak 12 12:00 - 14:00
Lehendakaritza, Vitoria-Gasteiz, C/ Navarra 2
Beste gonbidatu batzuk: Gemma zabaleta

Patxi López lehendakaria eta Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua gizarte eragileekin bilduko dira  enplegu politika aktiboen eskualdatzea aurkezteko Gizarte-Elkarrizketarako Mahaia osatzen duten eragileei.

Bilera Lehendakaritzan izango da eta urriaren 28an Transferentzien Batzorde Mistoan enplegu politika aktiboak Euskadiri eskualdatzeko lortutako akordioaren berri emango die Patxi Lópezek José Guillermo Zubia Confebask‑en idazkari nagusiari, Dámaso Casado UGTren idazkari nagusiari eta Unai Sordo CC.OOren idazkari nagusiari.

Komunikabideentzako oharra:

Komunikabide grafikoek bileraren irudiak hartzeko aukera izango dute goizeko 12:00etan.

Geroago, 12:45ean gutxi gorabehera, lehendakaria eta gizarte eragileak komunikabideen aurrean agertuko dira, bileraren berri emateko (Gela Laranjan).

 

Ekitaldiaren kokapena
Beste gonbidatu batzuk
  • Gemma zabaleta