Ekitaldiak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Bilboko Metroaren 3. Linea abiarazteko ekitaldiaren buru izango da

2017.eko apirilak 08, 10:30 2017.eko apirilak 08, 12:00 Lehendakaria Bilboko Metroaren 3. Linea abiarazteko ekitaldiaren buru izango da
2017.eko apirilak 08 10:30 - 12:00
Estación de Matiko, Bilbao, C/Tiboli
Ekitaldiko kargudunak: Iñigo Urkullu Renteria, Arantxa Tapia Otaegi, Iñaki Arriola López, Imanol Leza Olaizola, Antonio Aiz Salazar, Aitor Garitano Trojaola
lege-oharra

 Lehendakaria Bilboko Metroaren 3. Linea abiarazteko ekitaldiaren buru izango da. Matikoko geltokitik Otxarkoagako geltokirako bidaia egingo dute lehendakariak, gainontzeko agintariek eta gonbidatuek. 

Aurreikuspen informatiboak: 

***Komunikabideek 10:30ean egon beharko dute Matikoko geltokian (Tíboli kalea) 

10:50ean.- Lehendakaria iritsiko da Matikoko geltokira. Elkar agurtzea. Txartelak baliogabetzeko gailuetatik igarotzea eta nasara iristea Otxarkoagako geltokira iristeko. Komunikabide grafikoentzat. 

11.00etan.- Lehendakari eta gainontzeko agintariak lehen bagoian sartuko dira. Komunikabide grafikoentzat. 

**Komunikabideetako gainontzeko profesionalak atzeragoko bagoietan egingo dute bidaia. 

11:12an.- Otxarkoagako geltokira iritsiko dira. Hitzaldien tokira joango dira. Komunikabide grafikoentzat. 

11:20an.- Hitzaldiak: Bilboko alkatearena, Bizkaiko ahaldun nagusiarena, lehendakariarena. Komunikabide guztientzat. 

11:40ean.- Kanpora aterako dira eta taldearen argazkia egingo da Kepa Enbeita irteeraren ondoan. Komunikabide grafikoentzat.

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak