
0
Memoriaren Eguna: Arkaute Poliziaren Ikastegia
2010.eko azaroak 10, 13:00 2010.eko azaroak 10, 14:30 Memoriaren Eguna: Arkaute Poliziaren IkastegiaEguerdian, 13:00etan, ekitaldiak Arkaute Poliziaren Ikastegian izango dira. Omenaldia jasoko dute ETAk hildako ertzainek eta ekitaldi horretarako egindako monolito bat inauguratuko da.
Bi biktimak adierazpena irakurriko dute eta lehendakariak hitz egingo du; horren ondoren, lore-eskaintza egingo da: biktimen familiakoek, lehendakaria eta Herrizaingo sailburua buru direla, arrosa zuri bat utziko dute hildako ertzainen oroimenezko monolitoaren ondoan.