Eu

Maros Šefčovič Europar Batasuneko presidenteorde eta Energia Komisarioaren bisita

2017.eko martxoak 17, 08:45 2017.eko martxoak 17, 11:15 Maros Šefčovič Europar Batasuneko presidenteorde eta Energia Komisarioaren bisita
2017.eko martxoak 17 08:45 - 11:15
Txomin Enea, Donostia-San Sebastián, Paseo de Antzieta 32
Ekitaldiko kargudunak: Arantxa Tapia Otaegi, Javier Zarraonandia Zuloaga, Aitor Patxi Oregi Baztarrika, Iñigo Ansola Kareaga
lege-oharra
  1. 1.    DONOSTIA

Ordua/Tokia:

  • 8:45 Txomin Eneara. Antzieta Paselekua 32 Donostia iritsiera. (GRAFIKOENTZAT)
  • 9: 00 Adierazpenak, Tapia, Goia eta Šefčovič *(Adierazpenak ingelesez egingo ditu, baina itzulpen zerbitzua egongo da). (KOMUNIKABIDE GUZTIEI IREKIA)

Parte hartzaileak:

  • Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua
  • Eneko Goia, Donostiako alkatea
  • Maros Šefčovič, EBko presidenteordea eta Energia Komisarioa
  1. 2.    MUTRIKU

Ordua/Tokia:

  • 10:15 bisita Mutrikuko Olatuen Plantara. Muelle Kalea 1. 20830 Mutriku Gipuzkoa.(43.310614,-2.381515) (GRAFIKOENTZAT)

Parte hartzaileak:

  • Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua
  • Jose Angel Lizardi, Mutriku alkatea
  • Maros Šefčovič, EBko presidenteordea eta Energia Komisarioa
  • Javier Zarraonaindia, Industriako sailburuordea
  • Iñigo Ansola, EEEko lehendakaria
  • Aitor Oregi, Energiako lehendakaria

Gaia: Maros Šefčovič energiarekin lotutako europar ekimenen arduraduna da, eta bere helburuetako bat da energiaren eraginkortasuna hobetzea, sare elektrikoen, energia berriztagarrien eta beste energia-azpiegitura batzuen hobekuntzan inbertituz.

Energiako Europako programen laguntzarekin, Donostiak Replicate proiektua jarriko du abian Txomin Eneako etxebizitza berrien eraikuntzan: obrak hasierako fasean dauden arren, bisitatu egingo ditu komisarioak Euskadin egingo duen egonaldian.

Eusko Jaurlaritza, “Energy Union” europar ekimenaren ildoari jarraitzen dion estrategia batekin, komisarioarekin bildu ahal izan zen Bruselan, joan den otsailaren 7an. Bilera hartan, Arantxa Tapia sailburua eta komisarioa bat etorri ziren diagnostikoan, eta biek aitortu zuten lanean eta emaitzak lortzen jarraitzeko premia eremu hauetan: energiaren eraginkortasuna, energiaren barne-merkatua, eta ikerketa, berrikuntza eta lehiakortasuna.

Mutrikuko Olatuen Energia Planta erreferente bat da energia elektrikoaren ekoizpenean, 5 urteko jardunean sarera bideratutako 1,3 GWh-ak gainditu baititu. Gainera, Mutrikuko planta saiakuntzak egiteko azpiegitura bat da –turbinen diseinu berriak probatzen ari dira bertan– eta Europako ordezkaritzak bisitatuko du, hauek lagun dituela: Arantxa Tapia sailburua, Industriako sailburuorde Javier Zarraonaindia, EEEko lehendakari Iñigo Ansola, Energiako zuzendari Aitor Oregi, eta Mutrikuko alkate Jose Angel Lizardi.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak