Ekitaldiak Lehendakaritza

Lehendakaria Galiziako Xuntako presidentearekin bilduko da

2010.eko azaroak 03, 10:45 2010.eko azaroak 03, 13:30 Lehendakaria Galiziako Xuntako presidentearekin bilduko da
2010-11-03 10:45 - 13:30
Pazo de Raxoi, Santiago de Compostela, Plaza del Obradoiro s/n
Beste gonbidatu batzuk: Lehendakari

 

Patxi López lehendakaria asteazkenean, azaroaren 3an, Galiziara joango da, 2010eko Xacobeoko Euskadiren Eguneko ekitaldi kulturaletan parte hartzeko. Galizia bisitatzen ari den bitartean, Alberto Núñez Feijoó Galiziako Xuntako presidentearekin bilduko da, baita Pachi Vazquez PSdeG-ko idazkari nagusiarekin ere.

Lehendakariaren agenda:

10:30ean. Lehendakaria eta PSdeG-ko idazkari nagusia bilduko dira (Komunikabide grafikoek bileraren irudiak hartzeko aukera izango dute).

10:45ean. Lehendakaria eta PSdeG-ko idazkari nagusia komunikabideen aurrean agertuko dira. (PSdeG-ren egoitza, Rúa do Pino, 1-9).

11:30ean. Lehendakaria eta Galiziako presidentea Pazo de Raxoin (Obradoiro plaza, z/g) bilduko dira.

Komunikabideen aurrean hitz egingo dute.

12:30ean 2010eko Xacobeoko Euskadiren Eguneko ekitaldi kulturalak hasiko dira Obradoiro plazan.

Ekitaldiaren kokapena
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakari