Eu

Arantxa Tapia Europako Erregioen Batzordean izango da, Euskadi lurralde inteligente moduan aurkezteko

2017.eko otsailak 07, 11:00 2017.eko otsailak 07, 13:00 Arantxa Tapia Europako Erregioen Batzordean izango da, Euskadi lurralde inteligente moduan aurkezteko
2017.eko otsailak 07 11:00 - 13:00
Sede del Comité europeo de las Regiones, Bruselas, Rye Belliard 99
Ekitaldiko kargudunak: Arantxa Tapia Otaegi
lege-oharra

Garapen Ekonomiko eta Azpiegitura sailburuak, Arantxa Tapiak, Europako Erregioen Batzordeak antolatutako jardunaldian parte hartuko du. Jardunaldiak Smart Citiesak eta iraultza industriala izango du ardatz.   

Arantxa Tapiak “Euskadi: iraunkortasuna eta efizientzia” izeneko aurkezpena egingo du eta Euskadik energia berrien garapenean eskaintzen dituen aukerak ezagutzera emango ditu.

Euskadiren kasua goizeko 11ak eta 13ak artean egingo den saioan aztertuko da, Rotterdam, Luxenburgo eta Frantziako kasu aitzindariekin batera

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak