Eu

Josu Erkoreka eta Aintzane Ezenarro Gerra zibileko soldadu baten gorpuzkinak lurpetik ateratzeko lanak ikustera joango dira Urkullu mendian, Larrabetzun

2017.eko otsailak 04, 11:00 2017.eko otsailak 04, 12:30 Josu Erkoreka eta Aintzane Ezenarro Gerra zibileko soldadu baten gorpuzkinak lurpetik ateratzeko lanak ikustera joango dira Urkullu mendian, Larrabetzun
2017.eko otsailak 04 11:00 - 12:30
Plaza del pueblo de Larrabetzu, Larrabetzu, Askatasuna plaza
Ekitaldiko kargudunak: Josu Erkoreka Gervasio, Miren Aintzane Ezenarro Egurbide
lege-oharra

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkoreka eta Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko (GOGORAko) zuzendari Aintzane Ezenarro bihar, larunbata, otsailak 4, Urkullu mendian, Larrabetzun (Bizkaia) aurkitutako Gerra Zibileko borrokalari baten gorpuzkiak lurpetik nola ateratzen dituzten ikustera joango dira.

 

** Lurpetik ateratze horretara joan nahi duten hedabideek 11:00etan Larrabetzuko (Bizkaia) herriko plazan egon beharko dute. Handik, Bizkaian kokatutako ehorztokiraino igoko da.

Aurreikuspen meteorologikoak eta lurraren egoera ikusita, euritarako eta mendirako arropa eta oinetako egokiak eramatea gomendatzen da.

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak