Ekitaldiak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Ekaingo lezeko labar-margoen digitalizazioa

2016.eko urriak 26, 10:00 2016.eko urriak 26, 10:30 Ekaingo lezeko labar-margoen digitalizazioa
2016-10-26 10:00 - 10:30
Delegación Gobierno Vasco SS Andia 13 (salón de actos), Donostia-San Sebastián, C/ Andía 13
Ekitaldiko kargudunak: José Ángel María Muñoz Otaegi, Imanol Agote Alberro
Beste gonbidatu batzuk: Marcos García (UPV/EHU); Koldo García (Madpixel)
lege-oharra

EKAINGO LEZEKO LABAR-MARGOEN DIGITALIZAZIOA

Joxean Muñoz Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak, Eusko Jaurlaritzak Ekaingo haitzuloan eta bertako labar-margoetan burutu dituen digitalizazio lanen emaitzak aurkeztuko ditu prentsaren aurrean. UNESCOk Gizateriaren Munduko Ondare izendatu zuen 2008an Ekain.

Haitzulo barnean egin den bereizmen super handiko irudi-hartze hau (gigapixel irudiak) herritarren esku ipiniko dira orain, gailu mugikorrentzako aplikazio berri baten bidez. Era honetan, Ekainen dagoen kultura ondare hori guztia digitalki eskuragarri izatea bermatzen da, interesik duen herritar ororen gozamenerako nahiz interpretaziorako, kalitate handian eta informazio osagarriz horniturik.  

Sailburuordearekin batera, aurkezpenean parte hartzaile izango dira:

-       Koldo Garcia, digitalizatze lanen ardura izan duen Madpixel enpresako Operazio zuzendaria

-       Marcos Garcia, Prehistorian doktorea, UPV/EHUren Labar-artearen Ikerketa Taldeko kide, eta proiektuaren arduradun UPV/EHUren alderik

 

EGUNA:   urriak 26, asteazkena

ORDUA:   10:00etan

LEKUA:    Eusko Jaurlaritzaren Donostiako egoitza

                       Andia kalea 13,     Donostia

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Marcos García (UPV/EHU); Koldo García (Madpixel)