Ekitaldiak Enplegu eta Gizarte Gaiak

Gizarte Kontseiluen I. Biltzarra

2010.eko urriak 21, 10:00 2010.eko urriak 21, 17:00 Gizarte Kontseiluen I. Biltzarra
2010-10-21 10:00 - 17:00
Palacio de Villasuso, Vitoria
Beste gonbidatu batzuk: Fernando Fantova

Gizarte Kontseilua, tokiko ekonomia-garapenaren, hiriaren plangintza estrategikoaren eta hiri-proiektu handien inguruan txostenak, azterlanak eta proposamenak egiteko parte-hartze eta eztabaida organo gaitua da. Horrela ezartzen du 57/2003 Legearen 131. artikuluak, Gizarte Kontseiluan ekonomia, gizarte, profesional eta auzokideen elkarte adierazgarrienen ordezkariak aktiboki lan egiteko barne hartuz.

Gizarte Kontseiluen I. Biltzar hau jardunean dauden Gizarte Kontseiluen topagunea da, eta bertan esperientzia ezberdinak azaldu eta elkartrukatuko dira, horien parte-hartzezko eginkizuna sustatze aldera. Halaber, egun hiritarren parte-hartzezko bide hau bultzatzen ari diren hirientzako erreferentziazko arauak ezarriko dira.

Informazio gehiago: Gizarte Kontseiluen I. Biltzarra
Ekitaldiaren kokapena
Beste gonbidatu batzuk
  • Fernando Fantova