Ekitaldiak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Cristina Uriartek 2016ko Gure Artea sariak banatuko ditu

2016.eko urriak 05, 19:30 2016.eko urriak 05, 20:30 Cristina Uriartek 2016ko Gure Artea sariak banatuko ditu
2016-10-05 19:30 - 20:30
Artium, Vitoria - Gasteiz, Francia 24
Ekitaldiko kargudunak: Cristina Uriarte Toledo, José Ángel María Muñoz Otaegi

2016ko GURE ARTEA SARIAK

BANATZEKO EKITALDIA

Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak 2016ko Gure Artea Sariak emango dizkie irabazleei etzi asteazkena, Gasteizko Artium, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoan.

2016ko edizioan Gure Artea sarien irabazle, bere hiru modalitateetan, honako hauek izan dira:

  • Ibilbide artistikoa aitortzeko Gure Artea Saria: Jose Antonio Sistiaga
  • Sorkuntza lana aitortzeko Gure Artea Saria: Mabi Rebuelta
  • Ikusizko arteen arloan agenteek egindako lana aitortzeko Gure Artea Saria: La Taller espazio eta kultura proiektua, Maite Martinez de Arenazak sustatua

Irabazleez gain, sari-banaketa ekitaldian parte-hartzaile izango dira 2016ko Gure Artea sarien epaimahaia osatu duten kideak ere: Abigail Lazkoz Saez eta Elena Aitzkoa Reinoso Prusilla artistak, Koldo Almandoz de la Cruz zinemagile eta kazetaria, eta Guggenheim Bilbao Museoko curator Lucia Agirre Lopez.

            EGUNA:     urriak 5, asteazkena

            ORDUA:     19:30etan

            LEKUA:      Artium, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa

                                  Frantzia kalea, 24    Gasteiz

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)