Ekitaldiak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Cristina Uriartek “Innobasqueren asteartea: espezializazio adimenduna kultura eta sorkuntza industrietan” jardunaldiaren itxiera ekitaldian parte hartuko du

2016.eko urriak 04, 18:00 2016.eko urriak 04, 19:00 Cristina Uriartek “Innobasqueren asteartea: espezializazio adimenduna kultura eta sorkuntza industrietan” jardunaldiaren itxiera ekitaldian parte hartuko du
2016-10-04 18:00 - 19:00
Tabakelera. Kutxa Kultur Plaza, Donostia, Ma
Ekitaldiko kargudunak: Cristina Uriarte Toledo, José Ángel María Muñoz Otaegi

“INNOBASQUEREN ASTEARTEA: ESPEZIALIZAZIO ADIMENDUNA KULTURA ETA SORKUNTZA INDUSTRIETAN”

JARDUNALDIAREN ITXIERA

Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak, Joxean Muñoz Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearekin batera, “Innobasqueren asteartea: espezializazio adimenduna kultura eta sorkuntza industrietan” jardunaldiaren itxiera ekitaldian parte hartuko du bihar.

            EGUNA:     urriak 4,  asteartea

            ORDUA:     18:00etan

            LEKUA:      Tabakalera. Kultxa Kultur Plaza  (4. solairua)

                                   Mandasko Dukearen pasealekua,  52     Donostia

Euskadin, gutxi gorabehera 14.000 enpresa dira kultura- eta sorkuntza-industriak (guztiaren %9), eta euskal biztanleen %8 enplegatzen dute, 70.000 pertsona inguru. Gutxi gorabehera jota Euskadiko BPGren %3 eta %5 artean sortzen dute.

Sorkuntza-industrien arloan sartzen diren 15 azpi-arloak hauek dira: arkitektura, diseinua, moda, ikus-entzunezkoak eta eduki digitalak, zinema, bideojokoak, musika, arte eszenikoak, ikus arteak, publizitatea eta marketina, kultura-ondarea, eskulangintza, argitalpena eta hizkuntzaren industriak. Gainera, lau aukera-lurralde edo eremuetako bat da, elikadura, hiri-habitat eta ekosistemekin batera; Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean jasoa dagoen RIS3 Espezializazio Adimendunaren Estrategiak deskribatzen ditu horiek.

Jardunaldia Innobasquek Kutxa Fundazioarekin lankidetzan antolatzen du, eta Cristina Uriartek, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak, emango dio amaiera, gai honetan Eusko Jaurlaritza baita estrategiaren hedapenaren liderra.

Jardunaldian izango dira honako hauen ordezkariak: Eiken, Eduki Digital eta Ikus-entzunezkoen Euskal Klusterra; Habic, Ekipamendu, Zur eta Diseinuaren Euskal Klusterra; eta BasqueGame, Euskadiko bideo-joko arloko enpresen elkartea, Gaia-Euskadiko Teknologia Elektronikoen eta Informazioaren Industrien Elkartekoa. Arlo honetako 6 euskal berrikuntza-kasu ere ezagutaraziko dira: Skunfunk moda-enpresa, Cookplay baxera, Estudios Durero-ren kasua, eta Mondragon Lingua, Dhemen Studio eta Santa Maria Katedrala Fundazioaren kasuak. Azkenik, Guillermo Viglionek, Dimensión Agentziako sorkuntza-zuzendariak eta Publizitateko Sortzaileen Klubeko lehendakariak, “sorkuntza–berrikuntza” binomioari buruzko ikuspegia emango du.

Jardunaldi hau “Innobasqueren Astearteak” topaketen barruan kokatzen da; ekinbide honekin Innobasquek berrikuntzaren protagonistei dei egiten die, hilero, dibulgazio-foro ireki batera, euskal berrikuntza jendearen, erakundeen eta hedabideen begiradapean jartzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)