Ekitaldiak Kultura
Eu

EUSKARAZKO LEHEN SOZIOLINGUISTIKA ESKULIBURUAREN AURKEZPENA

2010.eko urriak 14, 10:00 2010.eko urriak 14, 10:30 EUSKARAZKO LEHEN SOZIOLINGUISTIKA ESKULIBURUAREN AURKEZPENA
2010.eko urriak 14 10:00 - 10:30
Aula magna de la Facultad de Letras de la UPV/EHU , Vitoria-Gasteiz
Beste gonbidatu batzuk: Viceconsejera de Política Ligüística

EUSKARAZKO LEHEN SOZIOLINGUISTIKA ESKULIBURUAREN AURKEZPENA

Urriaren 14an, osteguna, 10.00etan, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Soziolinguitika Klusterrak euskarazko lehen Soziolinguistika Eskuliburua aurkeztuko dute Vitoria-Gasteizko EHUren Letren Fakultateko Areto Nagusian (aula magna). Hainbat galderari erantzuten die Eskuliburuak eta galdera horiei erantzungo zaie aurkezpenean ere:

  • - Zer da soziolinguistika? Zer lengoaia, zer hizkuntza eta zer hizkera?
  • - Noiztik dator hizkuntzaren inguruko kezka gure herrian?
  • - Zertarako eta noiz erabili euskara batua? Zein egoeratan euskalkiak?
  • - Nola eragiten dio globalizazioak euskarari?
  • - Nola aldatzen dira hizkuntzak? Eta euskara?
  • - Erdarek nola eragiten diote euskarari?
  • - Zer da euskainola? Zer dira euskal pidginak?
  • - Diglosiak nola eragiten dio euskarari?
  • - Zer da hizkuntza heriotza? Nola gertatzen da? Eta zer da hizkuntza pizkundea? Nola susta daiteke hori?

 

Auzkezpenean izango dira:

  • - Lurdes Auzmendi, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea
  • - Iván Igartua, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza, Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria
  • - Estibaliz Alkorta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendaria
  • - Iker Martínez de Lagos, Soziolinguistika Klusterreko lehendakaria
  • - Oihana Lujanbio, Soziolinguistika Klusterreko teknikaria eta eskuliburuaren proiektuaren koordinatzailea
  • - Arkaitz Zarraga, Soziolinguistika Eskuliburuaren idazleetako bat eta bateratzailea
(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Ekitaldiaren kokapena
Beste gonbidatu batzuk
  • Viceconsejera de Política Ligüística