Ekitaldiak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Maialen Chourrauten lehen prentsa agerraldia, Rion urrezko domina eskuratu ondoren

2016.eko abuztuak 16, 16:30 2016.eko abuztuak 16, 17:00 Maialen Chourrauten lehen prentsa agerraldia, Rion urrezko domina eskuratu ondoren
2016.eko abuztuak 16 16:30 - 17:00
Hotel María Cristina (Salón Zubia), Donostia, República Argentina, 4
Ekitaldiko kargudunak: Cristina Uriarte Toledo
Beste gonbidatu batzuk: Olatz Legarza (Basque Team); Maialen Chourraut (medalla de oro JJOO Rio), Xabier Etxaniz (entrenador)
lege-oharra

Maialen Chourrauten lehen prentsa agerraldia, Rion urrezko domina eskuratu ondoren

 

EGUNA: ASTEARTEA, ABUZTUAK 16

ORDUA: 16:30etan

LEKUA: MARIA CRISTINA Hotela. Zubia aretoa

   Argentinako Errepublika pasealekua, 4. DONOSTIA

 

 

PARTE HARTZAILE IZANGO DIRA:

-         Maialen Chourraut,  Rio2016 Olinpiar Jokoetan urrezko domina

-         Xabier Etxaniz, entrenatzailea

-         Cristina Uriarte, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua, eta Basque Team, Euskadi Kirola Fundazioaren presidentea

-         Olatz Legarza, Basque Team, Euskadi Kirola Fundazioaren koordinatzailea

 

Maialen Chourraut, Basque Teameko slalom piraguistak prentsaurreko lehen agerraldia egingo du bihar arratsaldeko 16:30etan, Rioko Olinpiar Jokoetan Slalom K1 modalitatean urrea irabazi ondoren. Egun, Chourraut munduko palistarik onenen artean dago, eta bere palmaresak ere halaxe erakusten du.

Rioko Olinpiar Jokoak hirugarrenak izan dira Maialen Chourrauten ibilbidean, eta urrezko dominarekin itzuli da etxera. 2008an Beijingen 16. postuan gelditu zen. Dominarik gabeko debut hark indarrak eman zizkion Londres 2012rako sailkatzeko. Bere bigarren Joko Olinpiko haietan estatu mailako balentria handia gauzatu zuen, lehian hirugarren gelditu eta Slalom modalitatean podiumera igotzen lehen piraguista bihurturik.

Maialen Chourraut (Lasarte-Oria, Gipuzkoa. 1983/03/08) Olinpiar Jokoetan parte hartzen ari diren eta BASQUE TEAMek babesten dituen 24 euskal kirolarietako bat da.

 

Maialen Chourrauten palmaresa:

• Olinpiar Jokoak

                        2008   Pekin                                     16º

                        2012   Londres                                

                        2016   RIO                                        

 

• Munduko Txapelketak

2006   Pagra (CZE)                         27º

                        2007   Foz de Iguazu (BRA)                       14º

                        2009   La Seu d’Urgell                   

2010   Sloka (SLO)                          16º

2011   Bratislava (SVK)                 

2014   Deep Creek (USA)              19º     

2015   Londres (GBR)                    

 

• Europako Txapelketak

2006   L’Argentière La Bessée (FRA)          32º

2007   Liptovsky (SVK)                   24º

2008   Krakovia (POL)                   

2009   Nottingham (GBR)              

2010   Bratislava (SVK)                 

2011   La Seu D’Urgell                   

2012   Augsburg (GER)                  19º

2014   Londres (GBR)                                 18º

2015   Marklebeerg (GER)            

2016   Liptovsky (SLK)                   

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Olatz Legarza (Basque Team); Maialen Chourraut (medalla de oro JJOO Rio), Xabier Etxaniz (entrenador)