Ekitaldiak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Pasaiako portua bisitatuko du

2016.eko uztailak 20, 10:00 2016.eko uztailak 20, 12:00 Lehendakariak Pasaiako portua bisitatuko du
2016.eko uztailak 20 10:00 - 12:00
Estación de Euskotren La Herrera, Pasaia, Pasaia
Ekitaldiko kargudunak: Iñigo Urkullu Renteria, Ana Oregi Bastarrika, Izaskun Iriarte Irureta, Cristina Uriarte Toledo, José Ángel María Muñoz Otaegi, Antonio Aiz Salazar
lege-oharra

 Lehendakariak Ana Oregi eta Cristina Uriarte sailburuekin batera, Pasaiako portua bisitatuko du, azpiegitura zaharrak eraitsi ondoren portua biziberritzeko lehen urratsak ezagutzeko eta Albaola ontziola‑museoa ikusteko. 

Lehendakariak bisitan hitzaldia egingo du (10:15ean g.g.b.)

**OHARRA:Portuko eremuan aparka daiteke, Trintxerpe/Gomiztegiko biribilgunetik obretan den pasealeku berrira sartuta. 10:00etan, Euskotreneko geltokitik, obrak dauden lekura jaitsiko da, sigi-sagan maldan beherako sarbidetik. Hasierako azalpenak eman eta Lehendakariak hitzaldia egin ondoren, bertan autobus batera igo eta portuko pabiloietatik Azti pantalanetaraino joango da. Gutxi gorabehera 10:45ean, Albaolako pantalanetaraino joateko txalupa motordunera igo eta Albaola bisitatuko da. 11:35/11:50ean, Azti pantalanera itzuliko da ontzian.

 

(*) Bertaratuei eta partaideei jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela eta argazkiak egingo direla; argazki nahiz grabazio horiek Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vascoren Interneteko kanal eta plataformetan gorde, argitaratu eta erakutsiko dira. Halaber, bertaratuek datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko dituzte, baita beren ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkien beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu ekitaldi hau
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)