Ekitaldiak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Kultura-enpresen finantziaziorako tresna berriaren aurkezpena

2016.eko ekainak 09, 10:00 2016.eko ekainak 09, 10:30 Kultura-enpresen finantziaziorako tresna berriaren aurkezpena
2016-06-09 10:00 - 10:30
Azkuna Zentroa, Bilbo, Arriquibar plaza, 4
Ekitaldiko kargudunak: José Ángel María Muñoz Otaegi
Beste gonbidatu batzuk: Marco Pineda (Elkargi), Dionisio Txaparro (Triodos Bank)

Kultura-enpresen finantziaziorako tresna berriaren aurkezpena

Joxean Muñoz Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordeak, Elkargiren Zuzendari Nagusi Marco Pinedarekin eta Triodos Bank-en Euskadirako Zuzendari Dionisio Txaparrorekin batera, kultura-enpresa eta enpresa sortzaileentzat finantzaketa-aukera emango duen tresna berria aurkeztuko du, bihar Bilbon.

Eusko Jaurlaritzaren bultzadarekin Elkargik eta Triodos finantza erakundeak sinatu duten hitzarmena da tresna hori, kultura enpresei euren proiektuetarako bermea eta finantziazioa emango diena, onurazko baldintzetan. 

Hitzarmenaren aurkezpena Autonomo eta kultura enpresa nahiz enpresa sortzaileentzat finantzaketa-aukerei buruzko II jardunaldiaren baitan egingo da, Bilboko Azkuna Zentroan.

            EGUNA:       ekainak 9, osteguna

            ORDUA:       10:00etan  - prentsa aurrekoa

                                 11:00h.  – jardunaldiaren hasiera

            LEKUA:        Azkuna Zentroa. Bastida aretoa  (2. solairua)

                                   Arriquibar Plaza, 4     Bilbo

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Marco Pineda (Elkargi), Dionisio Txaparro (Triodos Bank)