Ekitaldiak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Kultura Auzolanean 2014-2016. Proiektuen egoera

2016.eko maiatzak 25, 10:30 2016.eko maiatzak 25, 11:00 Kultura Auzolanean 2014-2016. Proiektuen egoera
2016-05-25 10:30 - 11:00
Delegación Gobierno Vasco BI Gran Vía 85 (salón de actos), Bilbao, C/ Gran Vía, 85
Ekitaldiko kargudunak: José Ángel María Muñoz Otaegi
Beste gonbidatu batzuk: Igone Martinez de Luna (DF Araba); Mari Jose Tellería (DF Gipuzkoa); Nekane Alonso (Bilboko Udala); Miren Azkarate (Donostiako Udala)
lege-oharra

KULTURA AUZOLANEAN 2014-2016

PROIEKTUEN EGOERA

Joxean Muñoz Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak, Kultura Auzolanean Planaren barne harturiko kultura-proiektuen egoeraren errepasoa egingo du bihar prentsaurrekoan: bai 2014-2015 aldian garatutako proiektuena, bai 2016rako planifikatuena.

Kultura Auzolanean 2013an jaio eta Kulturaren Euskal Kontseiluan onartua izan zen. Kultura arloko erakundeek eta eragileek kultura-eremuan plangintzak eta esku-hartzeak egiteko apustu estrategiko partekatua da. 2014-2015 aldirako plangintzak 20 proiektu hartu zituen bere baitan: proiektu zehatzak, premia oso jakinei denbora-epe laburrean erantzutea helburu zutenak (Musika Bulegoaren sorrera; eLiburutegia, liburu digitalen mailegurako plataforma; Sorkuntza Fabrikak programaren garapena… besteak beste).

Sailburuordearekin batera, prentsaurrekoan parte hartzaile izango dira Kultura Auzolanean programan partaide diren gainerako erakundeetako kultura eremuko arduradunak ere: EAEko hiru foru aldundietako ordezkariak, nahiz hiru hiriburuetako udaletakoak.

            EGUNA:    maiatzak 25, asteazkena

            ORDUA:    10:30etan

            LEKUA:     Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitza.

                                   Kale Nagusia, 85    Bilbo

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Igone Martinez de Luna (DF Araba); Mari Jose Tellería (DF Gipuzkoa); Nekane Alonso (Bilboko Udala); Miren Azkarate (Donostiako Udala)