Ekitaldiak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Prentsaurrekoa. NPLD sare europarraren Batzar Nagusia Bilbon

2016.eko maiatzak 26, 11:15 2016.eko maiatzak 26, 12:10 Prentsaurrekoa. NPLD sare europarraren Batzar Nagusia Bilbon
2016-05-26 11:15 - 12:10
Euskadiko Artxibo Historikoa / Archivo Histórico de Euskadi, Bilbao, C/ María Díaz de Haro, 3
Ekitaldiko kargudunak: Patxi Xabier Baztarrika Galparsoro
Beste gonbidatu batzuk: Peggy Heikkinen (NPLD presidente ordea); Alex Riemersma (NPLD presidenteordea), Lorea Bilbao (Bizkaiko Foru Ald.); Mikel Arregi (Nafarroako Gobernua)
lege-oharra
Ohar teknikoa:
Zuzeneko emanaldiak HTML5 eta Flash formatutan egiten dira, eta zure bisorea bietako edozein kargatzen saiatuko da. Flasharen kasuan, zure nabigatzailearengako osagarria edo plugin-a izan beharko duzu instalatuta, aktibatuta eta eguneratuta.

NPLD SARE EUROPARRAK PRENTSAURREKOA ESKAINIKO DU BIHAR BILBON

Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sare Europarrak (NPLD) prentsaurrekoa eskainiko du bihar Bilbon. Izan ere, Sare europar honek Batzar Nagusia ospatuko du bihar eta ostiralean, eta bertan egongo diren nobedadeen berri emango da prentsaurrekoan, baita Sare europarra aurrera eramaten ari den lanen berri ere. NPLDko presidente eta Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak eta NPLDko zuzendari Meirion Prys Jones-ek (Gales) eskainiko dute prentsaurrekoa.

Prentsaurrekoan, NPLDko bi presidenteordeak -Peggy Heikkinen (Finlandiako suediar biltzarra) eta Alex Riemersma (Frisia) ere egongo dira, Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara eta Kulturako foru diputatu Lorea Bilbao eta Nafarroako Euskarabidea Euskararen Institutuaren zuzendari kudeatzaile Mikel Arregirekin batera. Gogoratu behar da, NPLDren Zuzendaritza Batzordea Bilbon elkartuko dela gaur arratsaldean.

NPLD Sarea beti izan da oso aktiboa Europako hizkuntza aniztasuna eta Europako hizkuntza gutxituak sustatzeko lanean. NPLD Sarearen barruan errealitate soziolinguistiko eta estatus ezberdinak dituzten Europako 16 hizkuntzaren ordezkariak daude: euskara, bretainiera, katalana, kornubiera, korsikera, estoniera, finlandiera (Suediako komunitate finlandiarra), frisiera, galegoa, gaelikoa, kareliera, lituaniera, okzitaniera, samiera, suediera (Finlandiako komunitate suediarra) eta galesera.  

Noiz:          2016ko maiatzaren 26an

Ordua:      11:15tan

Non:          Euskadiko Artxibo Historikoan, Bilbon.

                                   María Díaz de Haro,  3

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiaren kokapena
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Peggy Heikkinen (NPLD presidente ordea); Alex Riemersma (NPLD presidenteordea), Lorea Bilbao (Bizkaiko Foru Ald.); Mikel Arregi (Nafarroako Gobernua)