Ekitaldiak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
qrcode

Cristina Uriartek Euskadi Gastronomia Sariak banatuko ditu

2016.eko maiatzak 31, 18:00 2016.eko maiatzak 31, 19:30 Cristina Uriartek Euskadi Gastronomia Sariak banatuko ditu
2016-05-31 18:00 - 19:30
Auditorio Aquarium , Donostia-San Sebastián, / Plaza de Carlos Blasco Imaz, 1
Ekitaldiko kargudunak: Cristina Uriarte Toledo, Itziar Epalza Urkiaga, Arantza Madariaga Aberasturi, Mertxe Garmendia Bereciartu

EUSKADI GASTRONOMIA SARIAK BANATZEKO EKITALDIA   

Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak 2015. urteko Euskadi Gastronomia Sariak banatuko ditu bihar asteartea, maiatzak 31, Donostiako Aquariumean burutuko den ekitaldian. Euskadi Gastronomia Sariak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak ematen ditu, Euskal Gastronomia Akademiaren proposamenez, lau ataletan. 2015eko edizioan atal bakoitzeko sarituak honako hauek izan dira:

  • Jatetxe jaberik onenari “Euskadi” Gastronomia Saria:

Bittor Arginzoniz Olazabal jauna, Etxebarri jatetxea. Atxondo

  • Jangela zuzendaririk onenari “Euskadi” Gastronomia Saria:

José Antonio Ramos Martín jauna, Bilbao Berria jatetxea. Bilbo

  • Kazetari lanik onenari “Euskadi” Gastronomia Saria:

José Carlos Capel jauna.

  • Argitalpenik onenari “Euskadi” Gastronomia Saria:

“La cultura gastronómica del Mediterráneo” liburua

 

Era berean, ekitaldi horretan bertan Euskal Gastronomia Akademiaren berezko sariak ere banatuko dira, “Jose Maria Busca Isusi”, “Manuel Llano Gorostiza” eta “Luis Irizar” sariak, eta Euskal Gastronomiaren Aparteko saria.

Euskadi Gastronomia Sariak banatzeko ekitaldia:

            EGUNA:     maiatzak 31, asteartea

            ORDUA:     18:00etan

            LEKUA:      Donostiako Aquariuma. Auditorioa

                                   Carlos Blasco Imaz plaza, 1     Donostia

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)